ZARAUTZERA TXANGOA

 

Gaur 20 gaztek parte hartu dute kostaldera egin dugun irteeran. 11-ak aldera irten gara Arrasatetik bero sargoriari ihesi eta heldu bezain laister, olatuetan ibili dira jolasean momentuaz gozatuz. Konturatzerako, bazkal ordua iritsi da eta Zarautzeko parke batean jan dugu elkarrekin. Ondoren bertako txoko batzuk ezagutu eta gero, portuan bainatu, satoak egin eta korronteetan disfrutatzeko aukera izan dute.

CAM00621

Udaixeko bigarren eguna izanda, gazteak badoaz poliki-poliki beraien artean ezagutzen eta talde izaera hartzen. Eguna mots gelditu omen zaie gazteei eta seinale ona dela deritzogu. Gogotsu daude datorren egubakoitzean Usakora bizikletan egingo den irteerarako.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude