Hilabetekako artxiboa: uztaila 2015
6AK BAIETZI AMAIERA KAIAKEAN
Atzo, uztailak 10, Urdaibaira joan ginen Udaixe, Udaero eta Aramaixoko gazte talde batekin. Guztira 53 gaztek parte hartu zuten, hauen artean Arrasatik 15ek. Kaiakean jaitsierari Ibarrangelun ekin genion eta 3 ordu luzez ibili ginen arraunean. Ibilbidearen hasieran teknika ikasten eman … Jarraitu irakurtzen
“FRUTI CHEF” ERDIGUNEKO GAZTETXOKOAN
Gaurkoan ez gara kanpora joan, gure herri maitatuan geratu gara. Erdiguneko gaztetxokoan elkartu eta “FRUTI CHEF” izeneko dinamikan parte hartu dugu. Hasi aurretik, gazteak taldeka banatu eta talde lanaren bitartez irabiaki goxo bat prestatu behar dutela esan diegu. Jolasaren lehenengo atalean, … Jarraitu irakurtzen
UDAIXEKO BIGARREN ASTEAN GAUDE!
Oso egun berezia izan da gaurkoa. Goizean, Debako Lastur auzora gerturatu eta bertan aurkitzen den Paintball gunean jolasean aritu gara. Adrenalina gorakada ikaragarriak izan ditugu, ederki pasa dugu! Paintballetik goseturik atera garenez, Deba herrira jaitsi eta hondartza ondoan dagoen parkean … Jarraitu irakurtzen
ARRATSALDE FRESKAGARRIA USAKON
Garraio publikoaren laguntzaz, Oñatiko lurretara gerturatu gara gaurkoan. Usako izenez ezagutzen den putzu ederrean pasa dugu arratsalde osoa. Gazteek bikain aritu dira ibaiaren bazterrak esploratu eta altura ezberdinetatik salto egiten. Bertan eman ditugun 2-3 orduak mozt geratu zaizkigu.
ZARAUTZERA TXANGOA
Gaur 20 gaztek parte hartu dute kostaldera egin dugun irteeran. 11-ak aldera irten gara Arrasatetik bero sargoriari ihesi eta heldu bezain laister, olatuetan ibili dira jolasean momentuaz gozatuz. Konturatzerako, bazkal ordua iritsi da eta Zarautzeko parke batean jan dugu … Jarraitu irakurtzen