Hilabetekako artxiboa: martxoa 2015
ERDIGUNEKO Gazte guneko ESKAINTZA UDABERRIKO OPORRETAN
Pasa den astean, erdigunean irtenaldi bereziak egingo genituela esan genizuen eta aurrera doaz! Aupa!!! Hala ere, jakin, Arrasaten gelditzea nahiago duzuenok, badaukazuela zer egin! Begiratu bestela zer antolatu dugun denon artean: Animatzen zarete parte hartzera? Etorri eta gozatu!!! Ederto pasatuko … Jarraitu irakurtzen
EUSKARA DA KANPORA ETA GOAZEN DENOK KORRIIIIIKARA!
Ostiralean KORRIKAREN aldeko mezuz apaindu genuen gazte gunea. Jarraian, gazte guztiak areto nagusian bildu eta Aste Santuetan izango ditugun ekintza berezien berri eman genien. “Los Otros” beldurrezko filma ikusita eman genion amaiera arratsaldeari. Zapatuan kandelagintza eta Djembe tailerrak egin genituen. … Jarraitu irakurtzen
UDABERRIKO OPORRETAN ERE EMAN KOLOREA EGUNEI!!!
Arrasaten, Erdiguneko Gazte gunea irekita egongo da baina, zergatik ez ekintza berezitxoren bat edo beste egin txoko berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko? ANIMATU ZAITEZTE ABENTURAZ eta GOZAMENEZ JOSITAKO EGUN PAREGABEAK PASATZERA! Izena, Gazte txokoetan eta baita Gazte bulegoan eman … Jarraitu irakurtzen
ASTEBUKAERA JENDETSUA ERDIGUNEAN!
Ostiralean txatxifurgoa hartu eta Emausera joan ginen, orain bi aste aukeratutako sofa hartzera. Berau furgonetan kargatu eta gazte gunera ekarri genuen. Larunbatean ekintza ezberdin mordoa egin genituen. DBH 2ko neskak, Enkore musika talde ezagunarekin harremanetan jarri eta kontzertua lotu zuten maiatzerako. … Jarraitu irakurtzen
ASTEBUKAERA MOREA GAZTELEKUAN!
Emakume langilearen eguna iristear zegoela ikusita, gaztetxokoaren paretak emakumeen aldeko mezuz bete genituen. Honen ostean, AED elkartera gerturatu eta TTAK! gazte taldeko kideekin jolasaldi txiki bat izan genuen. Egunarekin bukatzeko, gaztetxekoaren kanpo aldera atera eta jolas kooperatibo ezberdinak egin genituen: … Jarraitu irakurtzen
MARTXOAN, ANIMATU! ETORRI!
Aizu gazte, parte-hartu nahi? Etorri ba Gazte-txokoetara!
GAZTEGUNEA INOIZ BAINO BIHURRIAGO DABIL!
Ostiralean denetik egin genuen. Inauterietako karroza guztiz desmuntatu eta bertatik ateratako material guztia (listoiak, egur xaflak…) hurrengo urtean berrerabiltzeko gorde genituen. Ondoren, txatxifurgoa hartu eta Emausera joan ginen, dendaren funtzionamendua ezagutu eta sofa batzuk ikustera. Erdigunean geratu zirenak, gazta tarta … Jarraitu irakurtzen