Ostiral arratsaldean Josselin Funanbulista ezaguna ikustera joan ginen Herriko Plazara. Gora begira zeharo lelotuta geratu ginen guztiok, a ze nolako ikuskizuna! 15 metrotako garaieran soka estu horren gainean ibiltzeak ez du batere erraza izan behar.
Larunbat arratsaldean Aizpea eta Eneko gerturatu ziren erdigunera, udan honetan Palestinan ikusi, bizi eta ikasitakoak kontatzeko intentzioarekin. Oso interesgarria izan zen, gustura asko entzun genituen beraien pasarteak. Eskerrik asko bikote herri berezi horren errealitatea guregana hurbiltzearren.
Igandean Arbolapetara gerturatu ginen, bertako zuhaitz maitatuari agurra eman eta talde argazkia ateratzera. Jarraian gazte gunera itzuli eta pelikula bat jarri genuen; filma ikusten genuen bitartean beste gazte batzuk slikeline hartu eta Monterronera joan ziren.