Gure berezko martxari eutsiz, aste-bukaera honetan ere hamaikatxo bihurrikeria egin ditugu.
Ostiralean mantenu lan txikitxo batzuk egin genituen. Djembeak eta hanka-paloak gordetzeko erabiltzen dugun armairua konpontzen aritu ginen. Ikus dezakezuen bezala, gazte txoko batean denetik egiten ikasten da!
Larunbatean aurrera begirako proposamen mordoxka bat egin zituzten gazteak. Batzuk, Gaba Beltzaren dekorazioa eta antolakuntzan laguntzeko prest agertu ziren. Beste batzuk berriz, menditik bizikleta buelta bat egin nahi dutela aipatu zuten. Erdigunean lo egin nahi duenik ere bada. Hurrengo asteetan ideia guzti horiek martxan jartzen saiatuko gara.
Gaba Beltza gainean daukagula ikusita, beronen prestaketa lanari ekin genion igandean. Asmoa ondorengoa da: erdiguneko lokalean guztiok elkartu ostean, Erguineko gaztetxokora joango gara. Bertan afari merienda egin eta beldurrezko istorioak kontatuko ditugu. Parte hartu nahi duenak, gazte guneko ate ondoan itsatsita dagoen izen emate taulan bere izena jarri eta 3 euro ordaindu beharko ditu.
Igandearekin bukatzeko, oreka lantzeko ariketak egin genituen. Slikeline eta hanka-paloak hartu eta Monterron parkera joan ginen berauekin jolastera.