BIDAIEN KRONIKAK GAZTETXOKO ETA GAZTEGUNETAN
Egunerokotasunean murgiltzen gara ikasturtean eta gure mundua txiki bilakatzen da, lagunak, etxea, ikasgela edo lana.
Komunikabideetara, Telebistara (edo sarera) ez gara gu joaten komunikabideak etortzen zaizkigu gainera, Futbola, Gran Hermano… eta gure mundua gero eta txikiago bilakatzen doa.
Baina gure mugetatik haratago badira ezagutzen ez ditugun errealitateak, munduak, kulturak… bidaiak izaten dira askotan mundu hauek ezagutzeko modu errealenak eta bidaiak ekarri nahi ditugu gaztetxokoetara. Bidaien kronikak, gure munduak zabaltzeko, argazkien eta kontakizunen bitartez gure mugak gainditzeko.
Hilean behin munduan zehar bidaiatu duen norbait gonbidatuko dugu eta bere argazkiak ikusiko ditugu, galderak egin eta ezagutu duen beste errealitate horren izpiak jaso.
Aste bukaera honetan urriaren 25ean Aizpea Otxandiano Eta Eneko Juaristi etorriko dira gazteguneara, Palestinan izandako bizipenak kontatzera.