Uda giroa somatzen da dagoeneko Erdiguneko gazte gunean, gazteak oso aktibo eta alai dabiltza eta gauza mordoa egin dugu bi asteburu hauetan.
Duela bi aste, jai gogoa asetzeko, dantzari egin genion tartea oholtzan. Wii-a jarri genuen martxan, eta baita harek gu ere. Barre mordo egin eta izerdia bota genuen dantzan!
Beste gazte batzuek margotzeko gogoa adierazi zuten, eta haiek diseinatutako mural bat egin zuten GazteGuneko paretetako batean.
Futbolinean, hankapalotan, arbelean marrazten,… eta beste hainbat gauzatan ere ibili ginen!
Asteburu honetan ere gauza mordoa egin genituen!
Ostiralean, AED-ko Ttak! taldearen jaialdia izan genuen GazteGune kanpoko plazan, taldearen izen bera daramana. Bertan, gure gazteez gain, Ttak! taldeko partaideak eta baita AED-ko gazte taldeko hainbat kidebildu ginen.
Arratsaldea girotzeko asmoz, musika atera genuen kanpora, mural bat marraztu genuen pareta baten, eta bukatzeko, merienda egin genuen lagun artean!
Asteburuan zehar, mural horrekin jarraitu dugu, eta martxan izan dugun beste ekintza bat zirko tailerra izan da. Zirkoko material desberdiank eraman genituen Erdigunera, eta gure gazteek haiekin une politak igaro dituzte.
Beste alde batetik, irteera bat egin dugu Elosuko aterpetxera. Gazteenen ideia eta gogoari helduz, gaba bat pasatu genuen Bergarako auzo honetan.
Irteeran, eguraldia lagun izanik, ur-jolasez osatutako ginkana, master chef leihaketa, Sua! mahai jolasa,… egin ditugu. Izugarri ondo pasa dugu irteeran, eta aurrerantzean beste gauza batzuk antolatzen jarraituko dugu!
Aupa gaztiak! Animatu eta parte hartu!