OIHAN VEGA GAZEGUNEAN!

Aurreko asteburuan gonbidatu berezia izan genuen Erdiguneko GazteGunean, Oihan Vega! DJ ezagunarekin disko festa itzela izan genuen!

Bertan bilditako gazteek izugarri ongi pasa zuten dantzan, Oihanek emandako jarraibideei kasu eginez. Erritmo dantzagarriz busti zen Gaztegunea!

Dantzan hasi aurretik, gazteek, irrati tailerraz baliatuz, elkarrizketa egin zioten gonbidatu bereziari, eta bere lanaren eta beste hainbat konturen inguruan zituzten kezkak erantzun zituzten.

Beste alde batetik, inauteriak bertan ditugu, eta gazteek haien mozorroekin lanean jarraitu dute azken ukituak emanez.

Gainera, alanbregintza tailerra ere eraman genuen, eta batzuk animatu ziren zenbait gauza sortzera.

Datorren asteburuan, inauteriak izanik, Gaztegunean bazkaria egingo dugu. Animatu partehartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude