Otsailak 28 erdigunea piztu!

 Igande honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera
gazteentzako ekintzak izango ditugu erdigunean.

 Oraingoan Ping-Pong eta 
Mahai Futbol txapelketak izango dira Biteri plazan. Beraietan, 12 eta 17
urte bitarteko gazteak lehiatu ahal izango dira.

 Txapalketa
ezberdinak egongo dira, bai, Pin-pon bai eta futbolinean ere. Alde batetik txapelketa mixtoa, bertan edozein gaztek parte hartu ahal izango du,
bai ping-pong bai eta mahai futbolean. Bestalde neskentzako txapelketa; bertan
neskek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

 Mahai futbolean binaka eman beharko da izena, ping-pong
txapelketan berriz banaka.

 Bi txapelketan arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, parte
hartzaile kopurua mugatua izango da eta lehen izena eman dutenek jokatuko
dute.

 Txapelketako arauak egunean bertan azalduko dira
dira.

 Bi txapelketetan parte hartu ahal izango du pertsona
berdinak.

 Izena emateko gaztetxokoetan, gazte bulegoan edo Txatxilipurdin (943795446)

Sari bikainak egongo dira!

 Lehiaketak dirauen bitartean musika izango da Biterin dj Pottokoren (Never Surrender)
eskutik.

 Eguraldi txarra egiten badu, lehiaketa Kulturateko areto nagusian egingo
da.

 Informazio gehiagorako edo izena emateko 943795446
telefonoan.


Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude