Orioko udaleku itxietako bigarren txandan izena
emateko aukera dago oraindik. Uztailaren 11tik 21era. Ehunka gazte igaro dira
udaleku hauetatik eta beste
horrenbesterako energia gelditzen zaigu. Orioko kanpinetik hasi eta inguruko
herriak ezagutzeko parada izango dugu. Kirola, hondartza, surfa, mendia,
gaubelak… denetarik egiteko aukera.
Izena emateko etorri txatxilipurdira edo deitu
943795446 telefonora.