Etiketaren artxiboa: txirrindularitza-edo

Salbadorko jaixak

Urtero moduan Abuztuan 6an Salbador jaixak ospatzen doguz beheko kalian.

Goizian meza eta pintxuak egon diaz eta arratsaldean urteroko moduan txirrindulari lasterketa.

Aurten gure kuadrillako ** Iñaki Askasibar** izan da azkarrena.

Iñaziok, beste lehiakideak Salbadorko malda gogorretan atzean utzi ditu. Aurtengoa da Iñazioren lehen garaipena Salbadorretan. Beste kuadrillakuak be oso ondo ibili diaz. 2. Larra, 5. Oto eta 8. Altube.

Lasterkearen ondoren bola jokua egon da eta bertan ez dogu zorte haundirik eduki.

Gabian erromerixia Elustondo anai-arrebekin. Bertako berri ba …

Egunez ateratako argazkixak.

Landako itzulia

Azkenian 11 lagun bildu giñan Landako itzulia egiteko. Aurten matxuren ondorioz itzulio osoa egin ordez, zertxobait moztu giñun. Guztira 32 km.

Kriston eguraldia lagun, 11:00 inguruan hasi giñan pedalei eragiten eta lehenengo geldialdia Pantxoren bizikleta konpontzeko egin giñun. Pantxo ez zan gustora gelditu eta azkenian Oton bizikletiakin amaitu zeban.

Bigarren geldialdia, Kikek zulatua eduki zebalako. Zulatua Kikek ezik, beste pandillakuek konpondu zuten. Geldialdi hau zertxobait jateko aprobetxatu giñun.

Azken geldialdia, “*Pirañak”:http://www.flickr.com/photos/fakafaka/190697284/ bere indarraren ondorioz kataia apurtu zebalako. Hemen be Piraña*k ezik, beste pandillakuak ibili zian eskuak zikintzen. Hemen jateko aprobetxau ordez deskantzatzeko aprobetxau zan.

Hiru kasu hauetan bizikletak eduki zeban matxura, baina azken unean Beak erorikoa eduki zeban, zorionez ondorio larririk gabe.

Azkenian danok gustora amaitu giñun, batzuk ipurdiko miñakin baina…

Amaitu eta gero bañutxo bat hartu eta Legutiora bazkaltzera.

Landako itzuliko argazkixak.

Datorren urtian berriz !!!!!!!!!!!!!!!!

Berriz Landara bizikletan ibiltzera

Uztailaren 15ean, zapatua, Landari bizikletaz bueltxo bat emateko asmua dago. Azken bi urtetan ezin izan da ein, baina, aurten “verano azul” gogoratuz, danok bizikletari hautsa kendu eta Landara.

Bueltak 35 km inguru dauka eta 3 ordu inguru behar izango dugu. Bale, batzuk gutxiau, ni aurten ez noia sprintari itxoiten, sprintean kaidak, maltzurkeriak… besterik ez diaz egoten.

Bueltia emon eta gero, bazkaltzera juango gaz eta honen ardura Igor Azkarate Akelinek dauka. Garrantzitsua da lehenbailehen esatia nor doian, bazkarixa antolatzeko. Erantzun hemen edo bestela esan *Akeliñi*.

Elgetatik 9:30 inguruan irtenda nahikua izango da, baina, batenbatek beste iradokizunenbat baldin badauka idatzi.

Animo!

Fo Nagusi Kanpasarreko Desafixuan!

.

Gaur atsaldian ospatu da Ainhoa ta Haritzen arteko desafixo Mundiala.
Ibilbidia Elgetatik urten, da zera zan: Elgeta-Elorrixo-Abaño-Berriz-Miñota-Elorrixo-Kanpazar.


.

Ainhoa gogor fan da kanpazarreko maldetan gora, ta animaziñoia be ez jako falta izan.


Gure Haritz “Petaki” gelditxu da. Asko zakan jokuan, afaixa aparte, bere gizontasuna be jokuan zagon.Elorrixoko neska baten kontra.

Erruberekin be egon da polemikia batzunak apropozegixak ez ote zian.

Askenian denborak holan geratu dia:

1)Haritz 1h 16min 53s

2)Ainhoa 1h 18min 24s

Gure Fo Txapeldun minutu ta 31segundukin. Zorionak FO!!

.

Gure Haritz bere saltsan “Fofeatzen”. Ainhoak diño ez dala errebantxaik egongo, baña gaur gabian afaixa pagau ta gero, Eibarreko taberna zulon baten, “Fofeatzen” hasten diezenien ikusi bihar!

Apustuko argazkixak Flickr-en

Hau sasoia hau!!

Endoia eta Azurki, bizikletan

Datorren zapatuan, Ekainak 3, bizikletan irtetzeko asmua dago, buenoooooo, berriz be irtetzeko asmua dago. Zapatuko bueltan, inguruko porturik gogorrenak igoko dittugu : Endoia eta Azurki.

Bueltia oindikan zehaztu gabe dago, baina, Zestoara juan bihar da, Azpeititik, Gorla edo Udana igoz edo Debatik zihar Itziar igoz. Nahi dabenak Elgetatik irten edo bestela… bertan egunian adostukou bueltia.

Irteera 8:30etan izango da. Bazkaltzera be heltzeko.

Ba hoixe, animo ta…

FO FO FO 2006!!


Heldu da garaia, urtero lez, Mokololandiako futbol txapelketia hasi bihar jaku.
Hau izango da aurtengo egutegixa:

  1. Maiatzak 29, 8:00-retan FOFOFO-Txokokuak
  2. Ekainak 8, 8:00- retan Angiola-FOFOFO
  3. Ekainak 17, 10:00- retan FOFOFO-The Parpol
  4. Ekainak 21, 8:00- retan FOFOFO-Indar Gorri
  5. Ekainak 26, 8:00- retan FOFOFO-Hotel Ormazabal

    Hirugarren gelditzen baga uztailak 1-ian 9:00tan triangular bat jaokatuko da.

TRIANGULARRA!!

Bajakixat urtero moduan oso zaila izango juauela, baña, Eaarrrto egongo zuan aurten be txapeldunak izatia, Antzuola itxoitxen jakau!! Aupa mutillak!!! Aurrera Bolia!! FOFOFO TXAPELDUN!!
Oi!

Martxa zikloturistak

Datozen bi asteburuetan bi martxa zikloturista ospatuko diaz gure inguruan, bata Ermuan, Maiatzak 21ean eta bestia Zarautzen, Maiatzak 28an. Bixak domekan.

  • Maiatzak 21, Domeka.
  • 121 km ibilbide luziak eta 106 km motzak.
  • Izen ematea 12 euro federatuak, 23 euro besteak.
  • Informazio gehixau, hemen

Ermuko martxa:

  • Maiatzak 28, Domeka.
  • 160 Km.
  • Izen ematea 12 euro aldez aurretik, Maiatzak 22 baino lehenau. Bestela 17 euro.
  • Federatuak bakarrik hartu leike parte.
  • Informazio gehixau, hemen

Zarauzko martxa:

Dani Eibarko Duatloian

Dani, aurten Duatloieko lasterketetan hasi da parte-hartzen. Maiatzak 6an, zapatuan, Eibarko duatloian parte hartu zeban eta Elgetatik pasau zan.

Eibarko duatloia honela osatzen da: 8Km antxintxika, bizikleta hartu eta Elgeta Bergara aldetik igoz berriz Eibarrera, guztira 32 km bizikletan eta azkenik hankak ondo berotzeko beste 4 km antxintxika.


Dani Elgetatik erdi inguruan pasa zan, asko sufritu gabe…baina, bueno, lehenengo urtia danez ba ez dogu kontutan hartuko, baina, hurrengorako a muerte. Daukazun maillotak asko suposatzen dau ehhhh !!!! Ahhh eta bizikletan mejoratzeko badakizu, gurekin irten, jajaja….

Hemen daukazue bere argazkixa kalidade hobian.

Aupa Dani eta Sopelanan egurra.

Maillot barrixak

Enrike eta bixok erropak ateratzen dittuen tipuakin egon gaz eta arropa barrixak atera nahi baditugu, 10 ekipamendu izan bihar diaz gutxienez.

  • Culote luziak
  • Maillot luzia
  • Txalekua

Ekipamendua

Aurreko mezuan argi geratu danez, kuadrillarako bakarrik izan bihar da fakafaka ekipamendua, beraz, zuen laguntza eskatzen dot hamarreko kopurura heltzeko. Nik usten dot errez lortuko dogula, baina, behian zerrendatxo bat jartzen dot presio piska bat sartzeko.

Presio zerrenda:

  1. Alex Cristobal
  2. Oier Billa
  3. Etor Sarasua
  4. Aitor Ubera
  5. Joseba Mugika
  6. Dani Gillegi
  7. Igor Irazabal
  8. Jabier Larrañaga
  9. Iñaki Askasibar
  10. Oskar Askasibar
  11. Enrike Elkoro
  12. Eñaut Aranzeta

Ikusten dozuen moduan 10 baino gehixau bagaz lista honetan eta kuadrillan bastante gehixau .

Kuadrillako enpresaburuei: maillotian ezin da ipini publizitaterik, baina, diru laguntza onartzen da . Posterrak aterako dittugu enpresan izenakin. Donatibuak be onartzen diaz.

Ahhhh garrantzitsuena 145 euro kostako da ekipamendu osoa ( mallota, culotea eta txalekua ).

Animo !!!