Uztailaren 15ean, zapatua, Landari bizikletaz bueltxo bat emateko asmua dago. Azken bi urtetan ezin izan da ein, baina, aurten “verano azul” gogoratuz, danok bizikletari hautsa kendu eta Landara.
Bueltak 35 km inguru dauka eta 3 ordu inguru behar izango dugu. Bale, batzuk gutxiau, ni aurten ez noia sprintari itxoiten, sprintean kaidak, maltzurkeriak… besterik ez diaz egoten.
Bueltia emon eta gero, bazkaltzera juango gaz eta honen ardura Igor Azkarate Akelinek dauka. Garrantzitsua da lehenbailehen esatia nor doian, bazkarixa antolatzeko. Erantzun hemen edo bestela esan *Akeliñi*.
Elgetatik 9:30 inguruan irtenda nahikua izango da, baina, batenbatek beste iradokizunenbat baldin badauka idatzi.
Animo!


Ikusten dot zuen kuadrila fantastikuen inork ez dabela erantzuten, beraz ni izango na lehenengu.
Ni banu, nerekin kontau!
Ubidea herrian Urbide nekazal turismuan (bizkaixan) bazkalduko dogu.
Jende larregi bagare… ba igual Otxandixon (eta esango neuke jaixak dirala…)
Eguaztenerako numero bat jakitzia komeni jata!
Ni banoia, baiña bizikletia zeiñek eruango dosta?
Gu be bagoiaz, ni karrikotxiaz bazkaltzera, eta Kantoi, ni idea ( juen bai baina ez dakit bizikletan ala zelan).
Egun on,
Kontu pertsonalak dirala tarteko ezin izango naiz juan.
Akaso kafia hartzera agertuko naiz.
Egun ona pasau.
Nerekin be kontau.
Ni juango nintzake bai bizikletan ibiltzera eta bai bazkaltzera. Konpromiso bat daukat tarteko, dana dala… Atsaldian, Eibarren egon biharra dakat 18:00etarako. Oin, bazkaltzera juango nintzake seguruenik eta prest nago Otxandixora bueltatzeko Eibarrekuak egin ostian 🙂
Gaur irakurri dot eta politta dala pentsauta botatzen dot hona, ziklistendako:
Gurpilez bahabil habil abil.
Iban