FAKAFAKA-NAPARRA GROUP ekipamendua prezioak

Aurrera doiaz ekipamenduak eta espero maiatzaren hasierarako prest egotea.
Naparra Group-ek emandako laguntzaren ondoren, prezioak hauek dira:

  • Manga motza + kulote motza = 60 euro
  • Manga luzia = 55 euro
  • Kulote luzia = 50 euro
  • Termikua = 85 euro

Eskatutakoaren arabera sartu dirua kuadrillako kontuan. Mesedez dirua sartzerakuan kontzeptuan zuen izen-abizenak ipiñi.

  •  KUTXA 2101 0037 02 0011053121

Sagardotegira

  • Eguna: datorren zapatua, Martxoak 10.

Programa:

  • 10:30etatik 11:15etara hamarretakua, Akelinen plaza-ataixan.
  • 12:00xetan Aizpeako meategira bisita.
  • 13:30etan  Zerainen traba piskat ein.
  • 14:00xetan sagardotegira.
  • Bazkal ostian, herrixak nahi dabena.

Eguaztenerako izena emon ezkero, hobeto.

FAKAFAKA-NAPARRA GROUP ekipamendua

Aurten ekipamendu barrixa ateratzeko asmoz gabiz eta laguntzaile bat daukagu: NAPARRA GROUP.
Azpiko irudian ikusten den ekipamendua izango da gutxi gora behera, maillota eta kulotea. Prezioa fijua ez dakigu, baina 50 euro inguruan izango da. Norbaitek beste osagarri bat ( mallot luzea, termikoa, kulote luzea…)  behar badau be eskatu leike, gero ikusiko da, ahal dan edo ez. fakafaka team ekipamendua 2012
Interesatuak apuntau hemen. Tallak, prezioa, eta bestelakoak konkretatzen juan gaz. Azken eguna Otsailak 26.

Berakatz sopa, kalendarixua…

Iaz be urte zaharrian berakatz sopa jan giñun. Eskerrak Audieneko sukaldariei  eta Gallastegiri sozidadian ardura hartzeagaitxik eta lagundu zeben guztiei. Ohitura honek mantendu ein bihar diaz. Kalendarixuena be dana ondo juan da. Kalendarixuaekin lortutako irabaziekin (14 euro) Flickr-eko zati bat ordaintzeko balio dau. Bestia kuadrillako kontutik ordaintzen da. Erregian moduan kontuak garbi !!!!
IMG_0286
Aurten berriz !!!!!

Elgetarren arteko lau t ´erdi barruko txapelketa

Zortekoak dira blog hau jarraitzen duten lagun
guztiak. Zurikeriak eta alderdikeriak alde batera utzi eta oso gutxitan ikusten
den zorroztasunez eta zehaztasunez aztertu da kuadrilakoek frontoian egindako lana.
Objetibotasunez lan egin daitekeela erakusten du kronika honek.

 Clembu 2.0:
Ordezko gisa aritu da. Bi partida jokatu ditu eta, beraz, ezin daiteke aparteko
ondoriorik atera. Ezin jakin aurten Elgetako edo Irungo solomilloa kontsumitu
duen gerrikoa jantzi aurretik. Hori bai, begibistakoa da Sarasua-Zeberio
familiaren etxean ez dela okelarik falta izan. Horregatik da aurtengoa
“mejorautako” Clembu.

Poleo eta Cresta Rosa: Lehengusuak ez dira elkarrekin aritu, baina antzekoak izan dira batak
zein besteak erakutsi dituzten dohainak eta gabeziak. Bertuteak aipatzen
hasita… behin dohainak nabarmenduta gabezien berri eman behar: lehiakortasun
eza, talentu falta, fisiko eskasa –File-, koordinazio mugatua –Iker-… finean,
bien artean partida bakarra irabazi dute kantxan hemezortzi aldiz agertu arren.
Hauen gaitasuna ikusita lasai bizi daitezke Erdella inguruan bizi diren
hegaztiak.
Habiak egin
beharrean bost izarreko hotelak egin ditzakete. Ez zaie ezer pasako.

Peregrinoak: Iaz
egin zuten lan eskasa zuzentze aldera, eskean abiatu ziren erromesaldian.
Atzelariak Nafarroarako bidea hartu zuen. Torunsa kanpoan barruan baino denbora
gehiago emango zuela jakinda, enpresako pareta batean aritzeko txapa luzea, pilota
eta takoak oparitu zizkion Xabierrek. Ez da nahikoa izan. Aurrelariak, berriz,
Arraterako bidea hartu zuen. Ezinezkorik egiterik ez eta porrotak gozotzeko
“Eibarko bonboi” bat gerturatu dio. Hori bai miraria, hori!

Michael eta Jackson: Pop-aren erregea beltza jaio zen eta zuria hil. Ba hala aritu dira
frontoian txokolate zuria eta beltza. Hau da, pertsona bakarra balira bezala.
Eurak jo duten musika dantzatu dute gainerakoek –hori bai, beltza eta talentua
uztartzea ezinezkoa dela berretsi da-. Kuadrilako lehia guztiak irabaztearren
eurena da aurtengo “Fakafaka saria”. Sari honek urte osoan gainerako guztiei
“potruak ikutzeko” aukera ematen du.     Elgetako pilota txapelketa

Iturria: Errebote.com