Elurra dago iragarrita zapaturako ere, eta proposamena da Ozkarbin txokolatada egitea.
Txokolate beroa, krepak eta lortzen baditugu txurroak ere bai.
Plana da 17:30ak aldera Ozkarbin elkartzea.
Zein animatzen da?
Apuntatu beranduenez bariku arratsalderako.



Apuntau Itziar eta bixok.
Ni txurruak egitteko prest. Baiña makiñarik ez… aurrekuan apurtu egin zan eta ez dakit iñork euko daben besterik… Meriendarako 2 lagun.
Ni be bai.
Nik etxaukat txurrerarik edo antzekorik. Eta eitxen esperientzia haundirik bez.
Apuntau ni ta alabak be. Nik banakan txurruak itxeko makiñia, ta saiatuko naiz topatzen gaur illuntzian
Gurekin be kontau, beste bi.
Edozertan laguntzeko prest.
Nik kale, baina Onintzak bale.
Gu laurokin 15. Txurruak erosita daude beraz esperimentorik ez. Arratsaldera arte.
ooooohhhhh esperimenturik ez… 🙁
Baina esperientziadunak gara-eta. 🙂
Iban