Gigi San Inazioko pala txapelketako txapeldun

Enrike Elkoro Gigi bere anaia Mikelen laguntzaz, 6. aldiz irabazi dabe Bilboko San Inazio auzoko pala txapelketa. Datorren urterako dekreto bat atera bihar dabe San Inazioko antolatzaileek : EZ ELGETAKORIK EZ ANAIRIK !!!

Partiduari helduz, hasieran orekatua juan zan, baina, azken txanpan Elgetako bikotea erraz nagusitu zan. Enrikek atzian dominau eta Mikelek aurrian tantuak amaitu. Azken emaitza 35 eta 24koa izan zan.

Txapelketa honen berezitasun bat garaikurra da, betiko trofeoaren ordez, landutako pala bat izaten da irabazleentzat.

Ondoko argazkian irabazleak dutxa on bat hartu eta gero, pala eta txapelakin auzokoen finala ikusten. Beste datu bat beroketan izandako atentatua gure argazkilariaren kontra, ixa betaurreko barik eta pintxuak jan barik bueltatzen da.

ZORIONAK !!

Abuztuko urtebetetzeak eta oporrak

Abuztuan nik dakidala pertsona batek betetzen dittu urtiak, Alexander Cristobal, Pi-k.

Abuztuan kuadrillako gehixenok oporretan gaude, batzuk juanda dagoz Tarragona, Senegal… beste batzuk laister goiaz Grezia, Valentzia, Huelva…. beste batzuk herrixa zaintzen geratuko diaz, batenbat lanian … Eskertuko notzuen oporretako argazkixak bidaltzia gero FLICKRen sartzeko.

Ondo ibili danok.

Alexander Cristobal Abuztuak 2…………

ZORIONAK !!!

Tellatupe berian 5 kuadrillako

Atzo izan zan bola-etaratze eguna. Han egon giñan kuadrillako batzuk. Kuadrillakuok, tellatupe bat izango dogunok, honetxek:

  • Enrike Elkoro
  • Igor Arizmendiarrieta
  • Etor Sarasua (klaro, Larraitz eta Ander be bai)
  • Oskar Askasibar
  • Iban Arantzabal

Eta zelakuak izango diran etxiak ez dakigu seguru, tasatuak dirala badakigu, 23 milioi pezetaren bueltan ibilli leike preziua… Batzuk 2. solairuan, beste batzuk bajuan, batzuk hiru logela, beste batzuk bi…

Zer tokau jaku: etxia, garajeko plaza bat eta trasterua izango dittu. Bueno, tokau ez, etxebizitzia eukitzia eskubidia da eta ez da duan. Pagau egingo dogu.

Oto, hik apunte gehixau badakak. Gura badok sartu bakoitzari ze etxe tokau jakon-edo…

fakafaka enea Uruburun egongo da.

Bai… inaugurauko dogu… egingo dogu afariren bat…

A! zozketako datuak elgeta.org -n.

Erantzunak emoterakuan argi!

Akaso, batenbat geratu da erantzun ezinga. Ba kontua da anti-spam bat jarri dogula gure blogian. Zergatixa da Internetian daren makinei atiak istia. Gura dittugun erantzunak zuenak dira, blog hau irakurtzen dozuen guztionak. Momentuz ez dogu bihar viagra deitzen dan ezer.

Batenbatek dudia badaka… emaitza be emongo dogu: 3 + 2 = 5 Zenbakixa jarri bihar dozue ez letretan (batenbat saiatu da…)

Animo eta parte hartu!!!! badakigu irakurle dezente dakazela blog honek, baiña parte hartzia eskertuko giñuke.

Landako itzulia

Azkenian 11 lagun bildu giñan Landako itzulia egiteko. Aurten matxuren ondorioz itzulio osoa egin ordez, zertxobait moztu giñun. Guztira 32 km.

Kriston eguraldia lagun, 11:00 inguruan hasi giñan pedalei eragiten eta lehenengo geldialdia Pantxoren bizikleta konpontzeko egin giñun. Pantxo ez zan gustora gelditu eta azkenian Oton bizikletiakin amaitu zeban.

Bigarren geldialdia, Kikek zulatua eduki zebalako. Zulatua Kikek ezik, beste pandillakuek konpondu zuten. Geldialdi hau zertxobait jateko aprobetxatu giñun.

Azken geldialdia, “*Pirañak”:http://www.flickr.com/photos/fakafaka/190697284/ bere indarraren ondorioz kataia apurtu zebalako. Hemen be Piraña*k ezik, beste pandillakuak ibili zian eskuak zikintzen. Hemen jateko aprobetxau ordez deskantzatzeko aprobetxau zan.

Hiru kasu hauetan bizikletak eduki zeban matxura, baina azken unean Beak erorikoa eduki zeban, zorionez ondorio larririk gabe.

Azkenian danok gustora amaitu giñun, batzuk ipurdiko miñakin baina…

Amaitu eta gero bañutxo bat hartu eta Legutiora bazkaltzera.

Landako itzuliko argazkixak.

Datorren urtian berriz !!!!!!!!!!!!!!!!

Berriz Landara bizikletan ibiltzera

Uztailaren 15ean, zapatua, Landari bizikletaz bueltxo bat emateko asmua dago. Azken bi urtetan ezin izan da ein, baina, aurten “verano azul” gogoratuz, danok bizikletari hautsa kendu eta Landara.

Bueltak 35 km inguru dauka eta 3 ordu inguru behar izango dugu. Bale, batzuk gutxiau, ni aurten ez noia sprintari itxoiten, sprintean kaidak, maltzurkeriak… besterik ez diaz egoten.

Bueltia emon eta gero, bazkaltzera juango gaz eta honen ardura Igor Azkarate Akelinek dauka. Garrantzitsua da lehenbailehen esatia nor doian, bazkarixa antolatzeko. Erantzun hemen edo bestela esan *Akeliñi*.

Elgetatik 9:30 inguruan irtenda nahikua izango da, baina, batenbatek beste iradokizunenbat baldin badauka idatzi.

Animo!

Uztaileko urtebetetzeak

Gure kuadrillan Uztaila hilabete ona da, ikusita zenbat jendek betetzen dituzten urtiak.

Hemen daukazue listia:

Igor Ar Uztailak 5..

Oier Billa Uztailak 9……………..

Joseba Mujika Uztailak 10……….

Iban Retolaza Uztailak 15……….

Haritz Gallastegi Uztailak 17……

**Iñaki Ojanguren* Uztailak 19*…….

ZORIONAK DANOI !! eta ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

FOFOFO finito !!!!!

FOFOFO bukatu da !!!!! Bergarako Ipintza txapelketan behintzat !!!

Astelehenian jokatu giñun ligako azken partidua Hotel Ormazabalen kontra eta 2 – 0 galdu giñun. Emaitza honi esker gure taldeko azkenak gera gaz puntu bakarrakin.


………..Azken partiduko ekipua.

Kopako partiduei uko egin ondoren, Elgetako jaixetako zapatuan jokatu behar giñunez, ba, FOFOFOren amaierara heldu gazela esan daiteke.

FOFOFOn jokatutako hainbat jokalarik aukera edukiko dabe Elgetan atera bihar dan ekipo barrixan jokatzeko. Ea FOFOFO bezain arrakasta edukitzen daben. Hemendik, sorte on, ibilbide berri honetan.


………..FOFOFO txapeldun 2005.

FOFOFOk Bergarako txapelketan 7 aldiz hartu dau parte eta emaitzik onenak azken 3 urtetan izan dira, aurtengo urtia kenduta. Bi txapelketa irabaziz eta 2. geratuz. Ez da balantze txarra.

FOFOFO FOREVER !!!!!!!!!!!