Elgetatik Donostiara 2013

Gorla

7 lagun bildu giñan mendiko bizikletarekin Elgetatik Donostiara juateko mendiz mendi. Aurten ibilbidean aldaketa txiki batzuk zeukan iazkoarekin konparatuz. Bat Madarixa aldeko zati txiki bat eta bestia Oriotik Igeldora, Orioko hondartzatik igo giñula zuzenian ( malda gogorregia bizikleta gañian egiteko).
Goizeko 7:30tan irten Elgetatik eta Donostiara 17:00 heldu giñan. Lastur, Urdaneta eta Orio izan ziran indarrak hartzeko gure geldialdiak.
Argazki gehigo Flickr-en

Oporretako argazkiak flickr-n

 

Oporretako argazkiak flickr-n sartu nahi badituzue, segi pauso hauek:

  • cut64man@photos.flickr.com  email bat bidali
  • Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri
  • Emailaren gorputzean  hau ipini :
    tags: “fakafaka oporrak 2013″ ( azpimarkatutakoa , kakotsak eta guzti )
  • Argazkiak itsasi mezuan eta bidali ondoren hemen behean agertuko diaz. Adibide moduan argazki pare bat sartu ditxut.

kukurutxo

Fakafakakoak Marmotte martxan

Fakafakako 4 kide frantziako alpeetan izan giñan bertako martxa zikloturista ospetsu batean: MARMOTTE.

marmotte profilaAutokarabana alkilatu eta 1000Km egin  ostean Le Bourg D´Oisans herrira heldu giñan. Bertatik Alpe D´Huez gaiñera; dortsalak hartu, merkatua ikusi, buelta bat eman eta karabanara afaltzera. Egun gogorra zain daukagu. Martxa honetako ezaugarri nagusia bere gogortasuna da. 5000 metrotako desnibel positiboa du eta   Tourreko etapa menditsu baten profesionalak  igotzen dituzten maldak igotzen dira. Glandon, Telegraphe, Galibier eta Alpe D´Huez. Guztira 175km. Eguraldi beroa izan genuen lagun eta Galibier gaineko 2.600m altitudean eskertu egiten zan, Alpe D´Huez igoteko ordea…… Goizeko 8tan irten giñan, jende andana ( 8000 zikloturista) denetarik, gazte, zahar, neska, agure, txankletekin, …. 8-9-10 ordu egin ostean danok amaitu giñun. Gogorra, polita, ikusgarria,… Argazkiak flickr-n.

DSC_0175

Iban Retolaza

Joseba Mujika

Oskar Askasibar

Eñaut Arantzeta

 

 

Quebrantahuesos 2013

2005.urtean hasi giñan Sabiñanigo martxa honetan parte hartzen eta aurtenguan zerbait azpimarratzearren AZKAR ibili garela esango nuke. Denok pozik egindako denborekin, denok pozik ez bait dugu iñolako arazorik izan, denok pozik…..

Aurten gaiñera 2 motorzale izan ditxugu laguntzaile, Akel eta Kalen. Goizian ura ematen eta gauean parrilada eitxen, perfekto.

Quebrantahuesos 2013 fakafakaQuebrantahuesos 2013 fakafaka

Argazki gehiago Flickr-n.

Denborak:

  • Oskar Askasibar 5:50:44
  • Eñaut Arantzeta 6:28:30
  • Iban Retolaza 6:39:38
  • Iñaki Askasibar 6:58:25
  • Etor Sarasua 7:07:42
  • Joseba Mujika  7:15:36

Datorren urtian 10.urteurrena!!!!!!!!!!!!

 

Faka Fakako hiru ordezkari aurten IratiExtrem-en

Primeran ibili gara aste bukaeran Otxagabia aldean. Eñaut, Altube eta Oto fin ibili dira bizikletan. Larrau gainean ateratako argazkiak dituzue ikusgai, eta aurpegira begiratu besterik ez dago sufritzea ere tokatu zitzaiela ikusteko. Trankil, gustuko dute bizikleta gainean sufritzea. Gainera, azkar pasatzen zaie. Ikusi bestela hirurek gaina egin ostean ateratako argazkia. Satisfazio aurpegia esaten zaio horri!

Irati Xtrem 2013

Laguntzaileak ere gustura ibili ginen. IratiExtrem txiki egin zuten Anderrek eta Urtzik. Ondoren eta goiza Otxagabian umeendako ipinitako puzgarrietan ibili ostean Larrau gainera igo ginen akonpañante guztiak eguerdi alderako. Tripa bapo betetzea izan zen lehenengo egitekoa. Gero, errepide bazterrean ipini ginen Elgetako zebrak noiz iritsiko zain. Lehenengo Eñaut agertu zen, eta apur bat beranduago Oto eta Altube ia parean.

Argazki gehiago flickr-n.

Animo, hurrengoa Quebranta!

Kuadrillen eguna: epaimahaikuek ulertu zeben innobaziñua

Aurten gixaua egitten jente dezente egon gara kuadrillen egunian. Herriko 10 talde batu gara eta Faka Fakatik be bertan izan gara. Gixaua eder-ederra. 20 lagun batu gara bazkaltzeko eta pentsau dogu 20rendako eruan biharrekuak hemen jartzia hurrengo urtian be hau zerrendiau oiñarri hartu eta erosketak egitteko. Erosketa guzti-guztiak Elgetan egin dittugu: danetik eta ona. Seguruenik hori izan leike sekretuetako bat.

Gu konforme genden ba atzerau geratuta be, baiña horra nun sorpresia! Hirugarren! Eta hirugarren geratu giñalako 25 euro emon zozkuezen gabe aldera oso ondo inbertidu giñuazenak. Pentsau zelako ondo ze hurrengo egunian be inbersiñuan efektuak jarraittu zeben. Hemen sarixoi jasotzen:

AkelinEtaDani

Aurten innobadoriak izatia pentsau giñuan ze iaz moduan egindda lehenengo geratzeko arriskua genkan… Beste modu batera preparatu giñuan ba gixauoi. Hurrengo urtian be preparatzeko modua aldatuko dogu eta ia holan beste batzuk aukera gehixago dauken aurretik geratzeko, bestela aspertu be egingo jakuz halakon baten.. Beti dakau arriskua epaimahaikuek gure berrikuntzak ez ulertzeko, baiña arriskatuko dogu hurrenguan be.

Materiala:

  • 2 lapiko expres (bi haundi, badare)
  • 2 Sartagin
  • 2 kutxillo
  • Iriztontzi bat
  • 2 tabla berduria txikitzeko.
  • kutxara bat
  • tenedore bat
  • kutxara haundi bat egurrezkua
  • Tenedore haundi bat egurrezkua
  • Bi bol
  • Fuente bat
  • Sukaldeko trapua
  • Papelezko rollua
  • Su haundixa
  • Bi su txikixago.

 Jatekuak-eta:

  • Gixaua: 6 kilo
  • Patata poltsa bat 3 kilokua
  • Zanaorixak dozena erdi
  • 3 kipula gorri
  • 7 kipula gorri
  • 2 pipar gorri
  • 6 pipar berde
  • 3 porru
  • Tomate frijitua brick txikitxo bat
  • Idarrak 5 pote txiki
  • Txanpixak 4 pote (osuak)
  • Uruna
  • bi litro olixo
  • Gatza
  • Ardau zuri botella bat
  • Koñaka basokada bat (cosa de hombres)
  • umoria

Bazkaltzeko entsaladia be euki giñuan eta pare bat kaja “hojaldre surtido”. Ez giñuan bihar izan, baiña plastikozko 25 kutxillo-tenedore… eta platerak. 4 basarriko ogi haundi be bai gixauan saltsa ederra untatzeko.

Aurtenguak honaiño, hurrengo urtian hobeto edo ez, baiña ez premixo makala da 20 lagun batzia gixauan bueltan eta ehundik gora plazan.ParteHartutakoDanak

A! eta sekretua? atento-atento egotia kazueliai!

AnderSarasuaZeberio