Atzo Ozkerbira juan eta 31rako behe guztia hartuta eta goiko mahai bat!!!! Intxorta be okupauta !!!!
Zer egin geinke ? Nun ? Norbait beste elkarte baten bada bazkide ?
SOS
2011 EGUTEGIA
2011-ko egutegia martxan da. Baita urte zaharreko bazkaria ( ehhhhh ……. Ainara, Maite, Josetxo, Akelin,… )
- Egutegia nahi duenak eskatu hemen. 31rako nahi badugu, mesedez hilak 22 asteartea baino lehenago eskatu. Minimo batera ez bagaz heltzen agian ezingo da atera ( eskatu bildur barik !!!). Geihago = merkeago.
- Bazkarira juateko be hemen idatzi. Saiatu ahalik eta bizkorren baieztatzen. Badaezbada azkenengo eguna 28 asteartea izango da.
Nutella kintoak garaipen gosearekin
Txokolate beltza (Askasibar) eta txokolate zuria (Gallastegi) jokoarekin daude. Azken urteotan galdutako golpea berreskuratu dute eta gogotsu daude kuadrilakoei aurre egiteko. Baldintza bakarra jarri dute: aurrean izango duten bikotea ere adin berekoa izan behar da. Kintoak izan behar direla, alegia.
Beste gauza bat. Erronka ez da betirako. Gabonak amaitu arte itxarongo dugu. Frontoian egongo gara zain!
Pusky eta Gallas
Gibeljana 2010
Pelota txapelketako notak
@font-face {
font-family: “Times New Roman”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }Hemen daukazue L´Equipe-eko adituak gure
kudrilakoek Elgetako txapelketan egindako lanaren inguruan egindako analisia.
Turbo eta Ehiztaria: Txapelketa negargarria jokatu dute. Turbo galduta ibili da. Maiteminduta
egongo balitz bezala. Zeruan. IPhone-a eskuetan duenean erakusten duen
lehiakortasuna eta hiltzaile sena falta izan zaio eskularru gorriekin. “Bizkaitarra”,
berriz, ehizatik bueltatzen denean bezala atera da frontoitik: esku hutsik.
Golden
Boys: Gehien hazi
den bikotea. Glamourra, lehiakortasuna eta ikuskizuna
uztartu dituzte. “Bankeruak” tako barik jokatu du. Impresionante! Bestalde,
aurten izan duen hobekuntza ikusita babesleak saritu egingo du aurrelaria.
Kutxak harribitxizko guante bereziak egingo dizkio datorren urterako.
Marijaia eta Panaderito de Bergara: Talde eskasenean jokatu arren, txapelketa txarra egin dute. Panaderitok
huts egin du. Ez du ustez dituen dohainen berri eman. Marijaiak, berriz,
benetako gizona dela erakutsi du. Bi gauza batera egiteko gaitasunik ez duela
ikusi da. Umea zaindu eta pilotan jokatu, hain zuzen ere. Gazteenak adinez
aukerarik izan ez arren, beteranoekin aritzeko daudela erakutsi dute.
Berna eta Judas: Onenen
artean egoteko aukera izan duten bakarrak. Baina
partida erabakigarrian aurrelariak saldu egin zuen atzelaria. Judasek uko egin
zion jokatzeari gaixo zegoela argudiatuz. Inork ez dio sinetsi. Galgo auzian inplikatuta
egon daitekeela uste da, eta azken neurketarako pizgarririk lortu ez zuenez
gurago izan zuela kontzertu batera joan. Berna, berriz, kuadrilako onena izan
da, baina azken partidan huts egin zuen estrategian.
Beverly-ko paketeak: Bizitza erosoa izan dute. “Akomodatuta” daude eta hori nabarmen ikusi
da kantxan. Ez dute goserik erakutsi. Txapelketa
hasi arte “Kalen” ezizenez ezagutzen genuena “Kale” da orain. Diego, berriz,
frontoian urduri ipintzen den lehen errioxarra izango da. Ikaragarria. Hala
ere, jardunaldiak jokatu ahala hobetu egin dute.
Clembu: Ordezko
gisa aritu da. Bere jokoa gorabeheratsua izan da. Partida onak eta
erdipurdikoak tartekatu ditu. Emazteak Irunetik ekarritako okela jan duen
asteetan maila ona eman du, baina nabarmen egin du behera Elgeta ingurukoa
kontsumitu duenean. Bestalde, ume bi izateko gerri gogorra daukala ikusi da.
Kosta egiten zaio makurtzea.
MaraVilla: Bi
partida besterik ez ditu jokatu. Hala ere, nahikoa izan da bere dohainen berri
izateko. Pelotari ezberdina da: azkarra, koordinatua eta berezia. Kantxan ibiltzeko jaio da. Aurrez Ogueta zenak
eta Titin-ek egin zuten legez, iraultza ekarriko du pelotara. Adituek diote
XXIII. mendera arte ez dugula antzeko pelotaririk ezagutuko.
Abendukoaren Striptease-a.
GIBEL JANA Abenduak 4 zapatua
EGITARAUA:
- Frontoia dutxa eta guzti 12:00tik 13:30era Bolibarren.
- Plazabarrenian 11:00tan frontoira juateko.
- Bazkaria 14:30tan
Urteroko hitzordua badator gerturatzen eta lekua hartuta dagonez apuntatzia tokatzen da, beraz bazkarixa Bolibarko Txirtunian Abenduak 4an 14:30ak aldian, lehenau zer egin ba proposamenak kontuan hartuko dia, akaso pelotan, mendira, saskibaloian, bolotan, poteua…… bueno, jentian erantzunen arabera hartuko da erabakixa. Gero jakiñeko karta jokua!!
Apuntatzeko azkenengo eguna Abenduak 1.
Oharra: Aurten Txirtukuen azkenengo urtia izango da. Berriz horrelako gibel onik jangou ????
Kuadrillakoak Behobia Donostian
3 fakafakakok parte eta amaitu zeben Behobia Donostia maratoi erdian. Hemen emaitzak:
- Iñaki Ojanguren 1:21:04
- Daniel Gillegi 1:27:27
- Iñaki Askasibar 1:50:28
Zorionak danoi !!!
Babajana 2010
Aurtengo babajanian ez Erlo, ez pelotarik, ez kamaraik…. Elgeta inguruan mendi bueltia eta bazkaltzera. Zahartzaruak jota ????