@font-face {
font-family: “Times New Roman”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }Hemen daukazue L´Equipe-eko adituak gure
kudrilakoek Elgetako txapelketan egindako lanaren inguruan egindako analisia.
Turbo eta Ehiztaria: Txapelketa negargarria jokatu dute. Turbo galduta ibili da. Maiteminduta
egongo balitz bezala. Zeruan. IPhone-a eskuetan duenean erakusten duen
lehiakortasuna eta hiltzaile sena falta izan zaio eskularru gorriekin. “Bizkaitarra”,
berriz, ehizatik bueltatzen denean bezala atera da frontoitik: esku hutsik.
Golden
Boys: Gehien hazi
den bikotea. Glamourra, lehiakortasuna eta ikuskizuna
uztartu dituzte. “Bankeruak” tako barik jokatu du. Impresionante! Bestalde,
aurten izan duen hobekuntza ikusita babesleak saritu egingo du aurrelaria.
Kutxak harribitxizko guante bereziak egingo dizkio datorren urterako.
Marijaia eta Panaderito de Bergara: Talde eskasenean jokatu arren, txapelketa txarra egin dute. Panaderitok
huts egin du. Ez du ustez dituen dohainen berri eman. Marijaiak, berriz,
benetako gizona dela erakutsi du. Bi gauza batera egiteko gaitasunik ez duela
ikusi da. Umea zaindu eta pilotan jokatu, hain zuzen ere. Gazteenak adinez
aukerarik izan ez arren, beteranoekin aritzeko daudela erakutsi dute.
Berna eta Judas: Onenen
artean egoteko aukera izan duten bakarrak. Baina
partida erabakigarrian aurrelariak saldu egin zuen atzelaria. Judasek uko egin
zion jokatzeari gaixo zegoela argudiatuz. Inork ez dio sinetsi. Galgo auzian inplikatuta
egon daitekeela uste da, eta azken neurketarako pizgarririk lortu ez zuenez
gurago izan zuela kontzertu batera joan. Berna, berriz, kuadrilako onena izan
da, baina azken partidan huts egin zuen estrategian.
Beverly-ko paketeak: Bizitza erosoa izan dute. “Akomodatuta” daude eta hori nabarmen ikusi
da kantxan. Ez dute goserik erakutsi. Txapelketa
hasi arte “Kalen” ezizenez ezagutzen genuena “Kale” da orain. Diego, berriz,
frontoian urduri ipintzen den lehen errioxarra izango da. Ikaragarria. Hala
ere, jardunaldiak jokatu ahala hobetu egin dute.
Clembu: Ordezko
gisa aritu da. Bere jokoa gorabeheratsua izan da. Partida onak eta
erdipurdikoak tartekatu ditu. Emazteak Irunetik ekarritako okela jan duen
asteetan maila ona eman du, baina nabarmen egin du behera Elgeta ingurukoa
kontsumitu duenean. Bestalde, ume bi izateko gerri gogorra daukala ikusi da.
Kosta egiten zaio makurtzea.
MaraVilla: Bi
partida besterik ez ditu jokatu. Hala ere, nahikoa izan da bere dohainen berri
izateko. Pelotari ezberdina da: azkarra, koordinatua eta berezia. Kantxan ibiltzeko jaio da. Aurrez Ogueta zenak
eta Titin-ek egin zuten legez, iraultza ekarriko du pelotara. Adituek diote
XXIII. mendera arte ez dugula antzeko pelotaririk ezagutuko.


Nahiz eta aurten kañoia okertuta euki, datorren urterako zuzendukot.
EHIZTARIA
Oso baloraziño ona eta goitik behera konpartitzen dodana.
Kirol kazetari batek idatzi baleu be!!
Zeozertxo gaineratziarren: gertuko muga geografikuak nun daren oso ondo ez ditxu ezagutzen baina…beno, Bilbotarra izanda Elgeta eta Bergara albuan darela jakitzia be ez da gutxi.
Nere ustez be analisi aparta da. Nik behintzat ez neuke hobe eingo!
Uste juat kirola momentuz lagabiharrian nagola, badakixue okelia…. odola….. hori bai ni errugabia nok, lagunak kolgauta eta andria pozik lagatziarren jan najuan Irungo okelia. Hurrengorako gerrixa landuta juango nok beste gauza batzun artian, eta eskerrak umiak ditxuguzela bestela blandibluk etxuan buruik altzauko eskuko miñekin 😉
Macuakin ia danian ados. Pare bat gauzatxo zehaztuko nuke.
Judasi:
1-
Kirolari
on batek jakin egin behar du kritikak onartzen.
2- Sekula
ez nuen pentsatuko lagun batek horren gogor erasotuko ninduenik. Nik ez dut
ezer esan. L´Equipeko kazetariaren kontua da. Hala ere, hemendik aurrera
kuadrilakoa besterik ez dela esan beharko dut.
3- “Ikuskizuna
harmailetan” egon dela esatea sekulako errespetu falta da zu egunero aguantatu
behar zaituenarentzat. ¡Que fuerte!
4- Berna
bikote gisa edukita txapelaren jokoan ez sartzea lotsagarria da.
5- Bukatzeko,
zuk kolore apur bat baino ez diozu eman bikoteari. Beltza, zure jokoaren
antzekoa.
L’Equipeko kazetariari egin dizkiot zehaztapenak. Orokorrean kazetariakin ados nago.
L’Equipeko kazetariak emondako nota gehixenekin bat nator, baiña pare bat gauzatxo apuntauko nittuke:
1-Astelehenetan frontoira juaten ganok espero dan baino maila bajuaguan ibili ga. Zeoze pentsau bihar giñuke, fatia laga (ez dianak etortzen hobeto dabiz ta), domeka atsaldeko partiduak ikustia laga (jentia handik emozionauta etortzen da ta gu zoritxarrez ez ga Irujo) edo motibaziño extra bat ipini ( adibidez txartuen dabilenak afaixa pagau).
2- Jakin gura neuke L’Equipeko tipo honi nun pagau dotzen bazkaixa. Esango neuke San Mames inguruko tabernan baten edo bestela Beotibarren ondoko tabernan bertan izan dala.
Dana dala, hain eskas ibili izanak bere alde ona be bajaukak. Datorren urtian aurten baiño hobeto ibiltzia errezaua izango dok.
Marijaiakin guztiz ados, pareja txarrenak urtezar eguneko bazkarixan tragotxo bat edo kafiak pagatzia ondo legoke.
Ni aurten be prest talde bakoitzeko azkenak izan gazen bi bikotiok (kuadrilakuak kontutan hartuta bakarrik, klaro) elkarren kontra jokatu eta txarrenak zeintzuk diran zalantzak kentzeko.