Berriz Landara bizikletan ibiltzera

Uztailaren 15ean, zapatua, Landari bizikletaz bueltxo bat emateko asmua dago. Azken bi urtetan ezin izan da ein, baina, aurten “verano azul” gogoratuz, danok bizikletari hautsa kendu eta Landara.

Bueltak 35 km inguru dauka eta 3 ordu inguru behar izango dugu. Bale, batzuk gutxiau, ni aurten ez noia sprintari itxoiten, sprintean kaidak, maltzurkeriak… besterik ez diaz egoten.

Bueltia emon eta gero, bazkaltzera juango gaz eta honen ardura Igor Azkarate Akelinek dauka. Garrantzitsua da lehenbailehen esatia nor doian, bazkarixa antolatzeko. Erantzun hemen edo bestela esan *Akeliñi*.

Elgetatik 9:30 inguruan irtenda nahikua izango da, baina, batenbatek beste iradokizunenbat baldin badauka idatzi.

Animo!

8 iruzkin “Berriz Landara bizikletan ibiltzera” bidalketan

  1. Igor Azkarate

    Ubidea herrian Urbide nekazal turismuan (bizkaixan) bazkalduko dogu.

    Jende larregi bagare… ba igual Otxandixon (eta esango neuke jaixak dirala…)

    Eguaztenerako numero bat jakitzia komeni jata!

    Erantzun
  2. Iban Arantzabal

    Ni juango nintzake bai bizikletan ibiltzera eta bai bazkaltzera. Konpromiso bat daukat tarteko, dana dala… Atsaldian, Eibarren egon biharra dakat 18:00etarako. Oin, bazkaltzera juango nintzake seguruenik eta prest nago Otxandixora bueltatzeko Eibarrekuak egin ostian 🙂

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude