Karramarro efektua

Lau t´erdi barruko beste txapelketa jokatu da. Espero dezagun ez izatea azkena. Eta behin lehiaketa amaitutakoan, bakoitzak egindako lana aztertzea tokatzen da. Objetibotasunez. Betiko legez. Horretarako, Sport Ilustrated aldizkari ezagunari eskatu diogu iritzia. Baina zehaztasunetan sartu aurretik, ondorio nagusi bat utzi du kuadrilakoen lanak: aurrera beharrean atzera egin dutela. Karramarro efektua, alegia. Kezkagarria oso.

Top Chef: Panaderito izan da kuadrilako onena. Eta baita txapelketan gehien nabarmendu den pilotarietako bat. “Ordua zen!” pentsatuko zuten askok. Atzelari gisa jokatuta bere dohainak erakusteko aukera izan du: eskuin bizia eta hanka azkarrak. Eta, halaber, gabeziak eskutatu ditu: tantoa amaitzeko erraztasun eskasa. Bere ligakoen artean onena izan da Titin lagun zuela. Ezin gehiago eskatu. Edo bai? Esate baterako, Fakafaka derbia irabaztea. Baina txapel hori betiko buruetara joan da.

Toquero eta Purito: Futbol mundutik datorren pilotariak berea eman du. Behetik gora egin du eta ondo amaitu du txapelketa. Ez dauka gehiago. Fisikoki eskasa eta kolpez mugatua da. Hori bai, pilotaria da. Metaleruek uler dezaten: egunean 500 pieza egiteko gaitasuna du eta gutxi-asko kopuru horretan aritu da neurketa guztietan. Baina ezin da gauza bera esan txirrindularitzatik datorren lagunaren gainean: oso Purito ibili da. Sobrau! Hazita. Aurkariak gutxietsiz. Iazko txapelketan zeozer egin izan balu bezala. Baina horretarako gaia behar da. Bestela, barregarri geratzeko arriskua dago. Metaleruek uler dezaten: 500 pieza egiteko gaitasuna izan eta ez da sekula 300etik pasa. Hain oker ibili da atzean izan duen “Bronkasek” ez diola ezertxo ere esan txapelketa guztian zehar.

Porrot lehengusuak: Pirritxek eta Porrotxek erraztasun itzela dute umeak dibertitzeko. Porrot lehengusuak, berriz, aproposak dira nagusiei autoestimua berreskuratzen laguntzeko. Gazte maila utzi eta nagusietara pasa ziren zeozer egingo zutelakoan… eta ezer ez. A ze PAKETE bi! Ez dira kapaz izan mugikortasun arazo itzelak dituzten agureak mendean hartzeko. Pilota ez dela ziklismoa ikusi da. Fisikoarekin ez dela nahikoa, alegia. Filek jokatu dituen partida guztiak galdu ditu. %100. Kale, berriz, Elgetako frontoia inauguratu zenetik bataz-beste porrot kopuru handiena duen laguna da dagoeneko –baliteke pilotaren historian ere lehen postuan egotea estatistika horretan-. Ez daukazue meritu makala.Viagra txiki utzi duzue.

5 iruzkin “Karramarro efektua” bidalketan

  1. iker

    Nere inpreziñua da edo argazkiko bixak tripia eskutau naixan dabiz? Hori baiño zeozer gehixau ein biharko dabe daken sakua eskutatzeko!!!

    Erantzun
  2. Purito

    %60 jokatuta txapelketa, ez dago geizki. Top Chef-ek irabazi beharreko partidua ez zeban irabazi eta jokatu beharreko partidua ez zeban jokatu, beraz, aurten ez dago TOP-erik.
    Purito.

    Erantzun
  3. Larra

    Danok be zaharren txapelketara apuntatzeko moduan zaozie(39kin be lagakotzue apuntatzen). Ea hurrengo urtian hobeto doian.BETIKO MODUAN KRONIKA EDERRA(kazetaria bere lankidea babesten)

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude