Gabon zahar eta egutegia

Urtero moduan aurten be, gabon zahar egunian bazkarixa egingou Intxorta elkartian. Bazkarixa kanpuan ( Goikoetxe harategian? ) enkargatzeko asmuakin. Hau da, Intxortako kazuelei bake piskat emateko eta betiko sukaldarixei be bai.

Menua oraindikan ez dago zehaztua, baina, zeoze jango da.

  • Bazkarirako apuntau hemen. Azkenengo eguna Abenduak 26.
  • Egutegixa: nik iazko berdiñak eskatu behar ditxut… Norbaitek ez badau bihar edo gehixau bihar badau esan edo idatzi lehen bailen.

23 iruzkin “Gabon zahar eta egutegia” bidalketan

  1. Altube

    Momentuz 17 nagusirentzako enkargauko juat Imanolenian. Umientzakua gurasuen kontu.
    Berakatz zopia posible bada.
    Sarrerakuak eta postrerako zer?

    Erantzun
  2. iker

    Umiena nere kontu. kontuak gaizki ez baditxut ein, 4 ume bazkaltzeko. Martitxonekuena ez gata klaru gelditxu: umiek berakasopia ta gurasuak sugusak?…
    Menua makarroiak tomatiakin ta solomua.
    Geroarte

    Erantzun
  3. Altube

    Hau dok hau azken orduko perra hotsa!
    23 nagusi eta 6 ume orduan (Filenak kontauta, Martintxonekuak aparte).
    Oindiok etxuat enkargau eta esango dotzuet zer jango dogun.
    Eskerrik asko Elgetako gurasuen elkarteko presidentiari be, eskolako maisuen urte bukaerako bronkiari kasu egin eta mobilizatzen hastia erabaki jok 😉

    Erantzun
  4. Altube

    Gabon!
    Bazkarixa berakatz zopia plato bakar moduan izatia pentsau juat eta 28 lagunendako enkargau juat. Momentuz 27 gaitxuk.
    Postrerako be zeozer jirauko juau.

    Erantzun

Utzi erantzuna Altube(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude