Babajana Azaroak 7xan

Urtero moduan Iñaziok deialdixa jaurti dau Babajanerako.
Menua urtero modukua izango da ( aurten angularik ez diaz espero ) eta egitaraua be antzerakua, mendira, pelota, babak eta Eibar. Orduak etab. erantzunetan zehaztukou.

Babajanera juatia nai dabenak izena fakafakan eman.
Babajana 2008

28 iruzkin “Babajana Azaroak 7xan” bidalketan

  1. Altube

    Zer plan dago goizerako?

    Villa, zer eguraldi iragarpen dago zapatu goizerako zure iturri fidagarrixen arabera?

    Mendira bagoiaz ala bakarrik pelotan egingo dogu?

    Aukera bata zein bestia dala be, zer ordutegi izango lirake?

    Nun dago antolatzilia?

    edo FakaFakako editoriak?

    Erantzun
  2. osaskasibar

    Bota orduak eta planak, nik ipiñikot mezu moduan. Ni ez noia ez mendira ( eurixa ) ez pelotara ( eskua ). Rallyxa ikustera agian…

    Erantzun
  3. Altube

    Gaur entzundako eguraldi iragarpenaren arabera (eurixa edo gutxienez egun makurra) pelotan egin biharko dogu. Beste planik?

    Bazkarixa 14:30 aldian bada, 11:30ean frontoian. 1:30 arte pelotan egin, dutxatu eta bazkaltzera.

    Musian edo kulapian egin eta Eibarrera edo etxera.

    Erantzun
  4. Altube

    Jokatu ala jolastu?

    Bakoitzak ahal dabena edo eitxen dakixena.

    Pelota on bat neuk jaukat. Frontoia libre egongo dan edo ez beste kontu bat izango dok.

    Erantzun

Utzi erantzuna Nerea eta Alex(r)i Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude