‘Bosque de Sombras’ filma ikustera azaruaren 6xan

Eguna:

2007ko azaruaren 6xa, martitzena

Ordua: 21:30ian

Tokixa : COLISEO antzokixa 21:30

Azaroak 6rako proposamena da. Ez dakit zeiñi tokauko jakon martitzeneko afarixa preparatzia, baiña ondo legoke Elgeta (Arantzeta auzunia) eta elgetarrak (Arantzabal txikixa-eta…) agertzen diran film hau ikustia. Eibarko Zineklubaren barruan dago programauta. Eta Eibarko zinekluba Elgetakua eruaten daben lagun igualak egitten dau, Juliok.

Ikusiko dogu Bosque de sombras? (Askasibarrendako Back Woods 🙂

Zinekluba hasten da 21:30ean.

Proposamena: Kulturalian ogitartekua jatia 20:30ian.

20:15ian: Eibarrera fateko geratuko gara, plazabarrenian. Auto banatan ez fatiarren.

Hemen Eibarko Udalaren webgunian dagon informaziñua.

Ados? Zeintzuk animauko gara?

3 iruzkin “‘Bosque de Sombras’ filma ikustera azaruaren 6xan” bidalketan

  1. Altube

    Ieup,

    Afarixa preparatzekotan Oto geratu zuan.

    Leire eta ni ez gaitxuk juango. Kanpuan izango gaitxuk aste betez.

    Ondo pasau.

    Erantzun
  2. oto

    Ni datorren astian urriak 30, nok afarixa preparatzekua, hurrengo asitian dok pelikulioi.

    Elgetan ikusteko aukeraik ez dok egongo espaloian?

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude