Hau izan da Eskoriatzako Gaztelekuaren azken asteburua. Hemendik aurrera udako ekintzetan murgilduko gara!!!
Azken asteburua izateko nahiko lasaia izan da, Arrasaten San Juanak zirela nabaritu da. Gure erabiltzaileak jaietara joan dira, nahiz eta gazte batzuk gurera hurbildu diren. Bertaratu diren gazteekin solasaldi luzeak izan ditugu, pin pongean ibili gara eta igandean Enterrado pelikula ikusi genuen.
Hemendik aurrera udako ekintzetan ikusiko dugu elkar!