Ekainaren 9, 10 eta 11ko ostiralean, mahai jolasetan, ping-pongean eta futbolinean ibili ginen. Zapatuan, gaztelekuko erabiltzaile baten urtebetetzeak aitzakitzat hartuta, pastel goxoa egin genuen. Domekan berriz, mahai jolasetan ibiltzeaz gai, DBH1eko gazteekin Udaeron zer egin dezakegun pentsatzen ibili ginen. Honetaz gain, gazteekin, frontoiko arauak adostu eta zehaztu genituen.
Bestalde, ekainaren 16, 17 eta 18ko ostiralean, mahai jolasetan buru belarri ibiltzeaz gain, gazte udalekuetako zozketaren irabazlea zein izan den aditzera eman genuen, aurtengo irabazlea EƱaut Etxebarrieta izan da. Larunbatean eta domekan ostera, berriketaldi luzeak izan genituen gazteekin.