Ostiralean Aretxabaletako Gazte Lekura joan ginen Udaeroko ekintzak guztion artean erabakitzera. Kostata, baina azkenean erabaki genituen uztaileko hiru egunetan egingo ditugun ekintzak:
- Uztailak 5: Gamarrako igerilekuan egun pasa,
- Uztailak 6: Afaria eta jokoak egingo ditugu Aretxabaletan eta ondoren bertako Gazte Lakuan egingo dugu lo.
- Uztailak 7: Eskoriatzan parrilada egingo dugu.
Uztailean egingo ditugun ekintzak aukeratu ondoren, merendola egin genuen Udaeron parte hartuko dutenekin, beraien arteko lehen harremana sustatzeko asmoz.
Larunbatean berriz, datorren urtean gure erabiltzaile izango diren 6.mailakoei Gazte Lekura hurbiltzeko aukera eman genien. Ostiralean beraiekin egon ginen eta larunbatean etortzeko esan genien, ostiralean Aretxabaletara joan ginenez, gurera etortzeko aukerarik ez zutelako izan. Alabaina, ez zen gurera 6.mailako gazterik hurbildu. Hori dela medio, DBH 1.mailako gazteekin mahai jolasetan ibili ginen arratsalde guztian zahar. Gainera, horiekin elkarrizketa sakonak ere izan genituen.
Domekan berriz, eguraldia lagun izan genuenez, barruan eta kanpoan ibili ginen, batez ere mahai jolasetan, baina telazko nezeserrak, diru-zorroak, estutxeak… ere egiten ibili ginen.