Aldaketa usaia zerion astebukara izan da honakoa.
Batetik, udaberriak lehenengo irribarreak eign dizkigulako eta Nere lankidea osatu eta berriz ere gugana etorri delako Ieeeejaii!!!! , eta bestetik….negar malkoz, orain arte hezitzaile gisa aritu den Ibone agurtu behar izan dugulako, gaztelekutik txatxilipurdiko bulegoetara egingo baitu salto.
Hori dela eta, zer hobeto euskaldun on gisara baino, mahai bueltan ospatzea!
Tripa ondo bete eta gero 4terdiko pilota partidua ikustera joan ginen
Zapatuan ostera, fimo taillerra eta gazteen super dohai bereziak aprobetxatuz, giltzatako pertsonalizatu pilla egin genituen, nork bere kolore eta formak hautatuz.
Arratsaldea azkenetan zegola gainera, bakotxak izen ezberdin batekin (ostarkua, arko iris-a, erromako zubia, ortzadarra…)baina guztiok aho zabalik gelditu ginen udaberri egun zoro hark oparitutakoarekin
eta ekaitzaren ostean….bakea. Baina gurean ez dago bakerik!
Leñaaaaa jolasari!!!!