Ekintza ezberdin ugari egin ditugu asteburu honetan herriko gaztelekuan. Egubakoitzean, pintura rodillo eta brotxak hartuz pareta bat koloreztatu genuen guztion artean erabakitako kolorearekin, gaztelekuari aire berri bat emateko asmoarekin! Gustura ibili ziren gazteak erropa zaharrak jantzi eta lokalari beraien kutsua ematen, beraien eskuekin gaztelekua beraienago egiten.
Zapatuan mahai jolas berriak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek eta azpaldiko gizonak bezela Uga-Buga jolasarekin aritu ginen zarataka.
Gure sormena garatzeko narrugintza tailerrarekin ere aritu gara asteburuan zehar, mota guztietako kartera, pultsera etb egiteko aukera egon da eta benetan disfrutatu dugu! Gazte artisauen garaia iritsiko al da?