Gauza mordo bat egin ditugu Gabonetan!!
ASTEARTEAN, GAILETA LEHIAKETA!!!
DBH3ko bi talde eta DBH1eko talde batek parte hartu zuten. Neska mutilak, errezetak begiratu, erosketak egin eta lanari ekin zioten! Giro ederrean ibili ziren masa egiten eta honi forma ezberdinak ematen. Ordu bete inguru pasa ondoren, prest zituzten beraiek egindako gailetak, eta hezitzaileok hauek baloratu ostean, DBH3ko talde bat izan zen garaile!
ASTEAZKENEAN, DONOSTIRA IRTEERA!!
Arrasate eta Aretxabaletako gazteekin batera Donostiara txangoan irten ginen. Brunok utzitako haize boladekin segituan iritsi ginen Donostiara. Iritsi bezain pronto Tabakaleran hartu genuen aterpe. Behin bertan egonda, bisita gidatu batekin eraikin historiko honetako txoko desberdinak erakutsi zizkiguten. Txundituta geratu ginen eta gazteak berriz ere bueltatzeko gogoekin ikusi genituen. Gero, Zurriolara gerturatu ginen Brunok, itsasoan sortutako olatu bortitzak ikustera.
OSTEGUNEAN, URTERO BEZALA, GOIENGAZTE!!!
Bergarara joan ginen Debagoieneko gaztetxokoekin elkartzeko asmotan, bertan jolas ezberdinak egin ostean Elgeta irten zen garaile, baina denon artean ospatu genuen merendola goxo batekin. Baina ez zen hor amaitu, Bergarako musika talde batek eta Eskoriatzako Jasan taldeak kontzertua eskaini ziguten egunari amaiera borobil bat emateko!!!
OSTIRALEAN, TXOKOLATEA TXURRUEKIN!!
Mendira joateko eguraldi oso txarra izan genuenez, arratsaldean gaztelekuan berotan txokolatea eta txurroak egin genituen, mahai jolasetan eta berriketan aritu ginen bitartean.
Arratsalde lasaia, baina polita izan zen!!! Primeran pasa genuen eta txokolatea benetan goxoa atera zitzaigun!!!
LARUNBATEAN, GABA ELEGANTEA!!
Arratsaldean elkartu ginen gazteekin eta menua eta lokala apaindu ostean, afaria prestatzeari ekin genion. Denok elkarrekin urteari agur esan ostean eta berriketa mordo bat egin ostean, Bingo jolastu genuen. Batzuk linea eta beste batzuk bingo abestu zuten eta denok izan zuten beraien saria, lagun artean urteari agur esateko aukera!
AGUR 2017!!!