Primeran pasa dute Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxoek. Izan ere, asteburuan zehar egin dugun irteerara, DBH1 eta DBH2ko gazteekin joan gara. Hauek hobeto ezagutzeko aukera izan dugu eta honekin batera, momentu paregabeak izateko aukera ere izan dugu!
Larunbat eguerdian hasi genuen asteburuko abentura. Ozaetan bazkaldu ostean, Paintball egitera joan ginen! Gustura ibili ziren gazteak jolasean!
Arratsaldean, gau aldera Otazara joan ginen, bertan gazteek beraien motxilak antolatu ondoren, taldeka jarri eta afaria prestatzera ekin zioten! Gauean, SUA jolasean ibili ginen goxo goxo.
Goizean gosaldu eta dena txukundu ondoren, etxera buelta egin genuen!!