Apirilaren azken egunetan sartuta, gaztelekuak forma berria hartu du. Itxura-berritze prozesuan sartu da eta aldaketak jarri ditugu gure Gaztelekuan.
Alde batetik, eskalada munduan barneratzeko interesa duten gazteentzat eta momentu dibertigarri zein motibagarriak pasa nahi duten gazteentzat boulder bat montatu dugu bertan. Honek, bi pareta hartzen ditu eta 30 presez osatua dago. Bestetik, kolorea sartu nahi izan diogu gure txokoari, eta gazteak margolari lanetan aritu dira Eskoriatzan.
Pozik ibili dira lanean eraberritze prozesu honetan, eta pozik ere azaldu dira egindako esfortzuen ostean; izan ere, emaitzak uste baino hobeagoak izan dira!