Hileko artxiboak: urtarrila 2011

Debagoieneko Kirol Sariak 2010: sari banaketa

Kirolak eta festak bat egin zuten egubakoitzean
Aramaion, Debagoieneko III. kirol sarien banaketa ekitaldian. Saria jaso
zutenek jarri zuten kirol usaina Kultur etxean, eta Bea Asurmendiren ahots zoragarriarekin gozatzeko parada izan zen.

sariak

Ekitaldia Xabier Urtzelai kazetariak eta Ainhoa Sanchezek (Miss Euskadi) aurkeztu
zuten, eta babesleei (La Caixa, Goiena Komunikazio Taldea,
Mondragon Unibertsitatea, Kanpanzar-Kobate harrobiak, Arteman
Komunikazio enpresa, eta Oñati, Aretxabaleta, Aramaio, Elgeta
eta Leintz-Gatzagako Udalak) eskerrak eman ondoren, sariak banatzen
hasi ziren.
Hauek 2010eko saridunak: 

  • Gizonezko kirolari onenaren saria: Alberto Iñurrategi
  • Emakumezko kirolari onenaren saria: Jone Elortza
  • Teknikari-entrenatzailearen saria: Alberto Garai
  • Kirol talde onenaren saria: Sustrai Aloña Mendi
  • Herritarren saria: Beñat Arnaiz
  • Kirolari anonimoaren saria: Bixente Pagaldai
  • Kirol ibilbidearen saria: Aitor Zabaleta
  • Babesle fidelenaren saria: Ford Mugarri
  • Aramaioko Udalaren saria: Enrike Axpe
  • Elgetako Udalaren saria: Elgetako Txirrindularitza Elkartea
  • Aretxabaletako Udalaren saria: Bixente Etxeandia
  • Oñatiko Udalaren sariak: Jone Elortza

Ikusi zuzenean kirol sarien banaketa ekitaldia

Gaur, urtarrilak 21, banatuko dira Aramaioko kultur etxean DKS’10 sariak, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa zuzenean ikusteko aukera izango duzu hementxe, streaming bidez.

Watch live streaming video from arteman at livestream.com

Musika, kirola, umorea eta emozioa
uztartuko dira ekitaldian, eta antolatzaileen asmoa da kirolari zein
kirol arloan diharduten pertsona guztiak bertara gonbidatzea.

Herritarren sarirako proposatutakoak

300 proposamen baino gehiago jaso dira eta hauetatik 190 Beñat Arnaizentzat izan dira. Arrazoien artean duatloian egiten ari den lan bikaina aipatu dute herritarrek eta baita Aretxabaleta eta Debagoienaren izena Euskal Herritik kanpo zabaldu izana ere.
Hauexek izan dira Herritarren sarirako jaso ditugun proposamenak:

  • Beñat Arnaiz
  • Ane Sanz de Galdeano
  • Ione Elortza
  • Bixen Calzon
  • Markel Irizar
  • Antxintxiketan ke.
  • Mikel Gonzalez
  • Maialen Axpe
  • Haritz Igartua
  • Igor Arenaza
  • Iker Agirrezabal
  • Aitor Orueta
  • Alberto Iñurrategi
  • Arrasate Dragoi Gimnasia taldea
  • Ismael Egaña
  • Itxaso Egaña
  • Ivan Velasco
  • Jabier Azpiazu
  • Josetxo Muniategi
  • Julen Barrena
  • Maider Unda
  • Marisol Ramos
  • Pello Garitano
  • Sustrai Aloña Mendi
  • Xabier Infante

Debagoieneko kirol sariak 2010

Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu ziren 2008 urtean  Debagoieneko kirol sariak. Sariketa da elkarlanaren ondorioa, egitasmo publiko eta pribatuaren arteko jardunaren emaitza zuzena.

Izan ere, Debagoieneko bost udalen Leintz-GatzagaAretxabaletaAramaioOñati eta Elgeta – , La Caixa erakundearen, Kobate-Kanpanzar harrobiak enpresen, Goienaren eta Arteman Komunikazioa enpresaren elkarlanari esker egingo da aurtengo edizioa ere.

Aramaioko Kultur Etxean

DKS’10 Aramaioko Kultur Etxean egingo da, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Musika, kirola, umorea eta emozioa uztartuko dira ekitaldian, eta antolatzaileen asmoa da kirolari zein kirol arloan diharduten pertsona guztiak bertara gonbidatzea.

13 sari banatuko dira

Guztira hamahiru sari banatuko dira urtarrilaren 21ean Kultur Etxean egingo den ekitaldian. Ordurako, herritarrek euren proposamenak egingo dizkiote epaimahaiari, herritarren saria proposatzeko aukera izango dute eta udalek ere aukeratuko dituzte zeintzuk sarituko dituzten.

Proposamena egiteko aukerak

Aurtengo edizioan, herritarren saria jasoko duen pertsona proposatzeko aukera edo bide bakarra egon da. Horretarako, webgune honetan ikusgai egon den formulario bat bete behar izan dute interesatu guztiek. Bertan, ez dute zerrenda itxirik aurkitu eta norberak aukera izan du nahi duen kirolariaren izena proposatzeko.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Laster jakingo dugu zeinek irabazi duen herritarren kirol saria.