Kategoriaren artxiboa: kataian

Soziolinguistika: idiak xakean jokatzen?

Euskararen akuluietaz jardun da Elexpuru Bergarako euskara elkartearen blogeko Kataian atalean. Eta akuluilu horrek zein forma hartu beharko lukeen pentsatzen hasi naiz.

Hiru hagineko sardea da lehen irudi primarioa. Aldi berean botere egitura hirukoitzari (erakunde ekonomikoei, publikoei eta herritarrei) indarrez eta mugimenduz eragiten diona. Edonola, hizkuntza komunitate baten erantzun dinamika ez da idi-taldeak akuilatu aurrean erakutsiko lukeenaren bezain zuzen eta sinplea. Aurkako efektua izateraino iritsi daiteke hizkuntza komunitatean: idiak aurrera egin beharrean bere indarrarekin sardea sakonago sartzearena, gaitz berriren bat sorrarazi arte.

Hizkuntza akuilularitza indar edo wrestling joku bat baino, xake edo go joku bat bihurtu denaren inpresio lausoa marrazten joan naiz denborarekin. Are gehiago Sarasuaren Hiztunpolisa irakurri ostean. Estrategia, jakintza eta sorkuntza uztartuz go jokalari edo xakelariek jokatu beharrekoa.

Xakelari eta pieza izatea tokatzen zaigu aldi berean, gizarteari begira idiak eta sardeak baino ikusteko gaitasuna ez daukagunean.