Kategoriaren artxiboa: Bestelakoak

Arraste Big Band urtarrilaren 4an, zapatua

Urte batzuk pasatu dira Elgetan kontzertu bikaina eskaini zutenetik. Zortzi urte hain zuzen ere. Aurten, 2014ko programazioa estreinatuko dugu banda handi batekin: Arraste Big Band.

2000. urtean sortu zenetik ArrasateBigBandhamaika kontzertu egin dituzte han eta hemen. Arrasateko Musika eskolakoak osatzen dute oinarria eta zuzendaria Zigor Martinez bergararra da.

CDan entzun izana ere posible da, hainbat atera dituztelako urte hauetan, baina zuzenekoak berebiziko xarma du eta gomendatzen dizuegu ikustera etortzea urteko lehen zapatuan..

  • Noiz: Urtarrilak 4, zapatua.
  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia.
  • Ordua: 22:30ean.
  • Sarrerak bertan takillan, 5 euroren truke.

Ruper Ordorika ‘Azukre koxkorrak’ aurkezten, eta Igor Arzuaga

Urte amaiera aldera etorriko da Ruper Ordorika Espaloira. Aurretik izango du, 19:00etan puntuan hasita Igor Arzuaga, 19:30ak arte.

Kontzertua izango da abenduaren 29an, domeka. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Espaloian bertan eta baita on line ere. Aurretik erosiz gero 12 euro balio du sarrerak, bertan egunean 14 euro. eta bazkideeik 10.

Sarrerak on line: http://kulturalive.com/index.php?len=eus&id=2357

image

Ruper Ordorika

Nazioarteko IX. Magia Mostra Elgetan

Egun magikoak ate joka ditugu. Hemen jakin beharrekoak. Baita sarrerak erosgai ere. Internet bidez erosi ahal izango dituzu eta baita Espaloia Kafe Antzokian bertan ere.

magia-mostra-kartela-2013

Sarrerak:

  • OSTIRALA: Dani Daortizen ESPEKTAKULUA. Goren goreneko magia emanaldia, magoek ere gustura ikusten duten horietakoa eta magia zaletuak txunditzen duena. Ostiraleko sarrerak on-line.

  • ZAPATUA: Magia gala: Nazioarteko magiaren bost espektakulu erakusgarri. Disziplina ezberdinetako mago zaparrada ordu eta erdian:  Zapatuko sarrerak on-line.

Magia Mostra: maiatzak 3, ostirala

Dani DaOrtiz (Malaga)

Inprobisazioaren, kreatibitatearen eta naturaltasunaren maisua da Dani DaOrtiz. Magoen mago. Liluratzeko moduko karta jokoak egiten ditu oso berea duen umore horrekin.

twitter.com/DaniDaOrtiz

  • Maiatzaren 3an, 22:30ean, Magia ikuskizuna.
    • Sarrera: 15 euro, bazkideendako 12.
  • Maiatzaren 4an, 22:30ean, Magia galako aurkezlea.
    • Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
          • Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.

GOGORATU: zaptuan Gala eta Domekan gorputza eta burua alde banatan dituen emakumez ikusteko modua. Baita magia ikastekoa ere. Dena doan.

Magia Mostra: nazioarteko magia gala, zapatuan 5 espektakulu ordu eta erdian

Tá Na Manga (Portugal)

Gonzalo Jorgek eta Pedro Texeirak osatzen dute Tá Na Manga. Ilusionismoa egiten dute, beti ere antzerkiarekin, musikarekin eta umorearekin jantzita. Nazioarte mailako hamaika sari eskuratu dituzte.

www.tanamanga.com

Luis Boyano (Galizia)

Oraingo honetan ‘kabina espiritista’ izeneko ikuskizunarekin dator Elgetara. Lisboako Nazioarteko Magia Jaialdian saritutako ikuskizuna da.

www.luisboyano.com

Mario Lopez (Girona)

Tabakoa uzteko bere bigarren saiakeran zigarroekin magia egitea erabaki zuen. Gaur egun askoz ere gutxiago erretzen du, baina adizio handia dio zigarroekin egiten den magiari.

facebook.com/magolopez

Pilou (Frantzia)

Karta manipulazio berezia

http://www.pilou-magicien.com/

Edama (Errioxa)

Ilusio handietako ikuskizun paregabea. Pasioa eta indarra ipintzen dio Edamak egiten duen guztiari eta eszenaratzea ikusgarriarekin dator Elgetara.

www.edama.es

Aurkezle lanetan jardungo du Dani Daortizek.

  • Maiatzaren 4an, 22:30ean
  • Sarrera: 18 euro, bazkideendako 15 euro.
  • Bonoa bi ikuskizunetarako: 21 euro, bazkideendako 18 euro.

Magia Mostra plazan: zapatu-domeka. Gorputzik gabeko emakumea eta ikastaroak doan

Katia, gorputzik gabeko emakumea (Frantzia)

Zur eta lur geratuko zara Katia ezagutzerakoan. Emakume bitxia da, burua besterik ez du. Ez dela horrelakorik existitzen? Etorri plazan aurkituko duzun karpara, eta aurrez aurre izango duzu.

  • Maiatzaren 4an, 19:00etan, plazako karpan
  • Maiatzaren 5ean, 13:00etan, plazako karpan.

Magia tailerrak umeendako

Ohiko materialekin —kartak, soka, goma, kartulina, papera— magia joko errazak eta dibertigarriak ikasteko aukera. 6-12 urte bitarteko haurrak magiaren mundu misteriotsu eta miresgarrian murgiltzeko aukera paregabea. 20 laguneko taldeak izango dira gehienez. Bertan izena emango da eta ordu horretan dagoen ordena errespetatuko da. Lagun gehiago baleude bi txanda egingo dira.

  •  Maiatzaren 4an, 16:00etan, plazako karpan
  •  Maiatzaren 5ean, 10:30ean, plazako karpan

Ahotsakeko lagunek eskerrak bidali dituzte

Dakizun bezala, joan zen ostiralean jai eguna izan genuen Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kide eta laguntzaileok. Proiektuak 10 urte betetzen zituela aitzakiatzat hartu, eta ekitaldi txiki bat antolatu genuen Elgetako Espaloia kafe antzokian. Benetan berezia izan zen guretako. Eskerrik asko guztioi!
Ekitaldi xumea izan zen, baina hunkigarria han bildu ginen gehienontzako.  Ahotsak.com proiektuan grabatutako bideo pasarteek, musikak eta bertsoek hartu zuten ahotsa, ekitaldi arin eta polit batean.


Bi helburu nagusi genituen:proiektuaren ibilbidea laburbiltzea,  eta auzolanean egindako proiektu ireki honetan parte hartu duten guztioi esker ona adieraztea eta bi helburuak bete genituelakoan gaude.

Beste 10 urte elkarrekin beteko ditugulakoan, laster arte!

Ahotsak

Euskal Herriko Ahotsak: 10 urte. Jaialdia Espaloian

Euskal Herriko Ahotsak proiektuak aurten 10 urte bete ditu, eta www.ahotsak.com webgune honek berak bost. Hori ospatzeko, eta orain arteko ibilbidea laburtzeko, jaialditxo bat egitea pentsatu dugu. Elgetako Espaloia kafe antzokian izango da, martxoaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Eta zu ere bertan izatea nahiko genuke! Gonbidatuta zaude, jakina! Izan ere, Ahotsak guztion artean egiten dugu, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu!

Denbora azkar igarotzen dela! Dagoeneko 10 urte igaro dira Euskal Herriko Ahotsak proiektu honek bere lehen urratsak eman zituenetik. 2003. urtea zen, eta orduan hasi ginen lehenengo elkarrizketak egiten Bergara aldean. Harrezkero, gutxinaka-gutxinaka, proiektua handitzen eta sendotzen joan da, gaur egungo neurria eta itxura hartu arte.

Harro gaude egindako lanaz, eta harro gaude, batez ere, bidean aurkitu ditugun lagun guztiekin. Izan ere, zuen guztien laguntzarik gabe, Ahotsak ez zen oraingo laurdena ere izango.

Horregatik, proiektuak aurten 10 urte bete dituelako (eta webgune honek beste bost) jaialditxo bat egitea pentsatu dugu. Hasiera batean, prentsaurrekoren bat egiteko asmoa genuen, baina azkenean pentsatu dugu hobeto dela urteurrena jai giroan ospatzea, eta ez prentsaurreko aspergarri bat egitea ;-)

Ekitaldia martxoaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:30ean, Elgetako Espaloian.

Eguna: Martxoak 15, ostirala
Ordua: 18:30
Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia

Bertan, 10 urteotako ibilbidearen laburpena egingo dugu, webgune berritua erakutsi (atal
berriekin) eta, batez ere, proiektuan parte hartu duten laguntzaile, elkarte eta erakunde guztiei gure esker ona erakutsi nahi dizuegu. Izan ere, 10 urteotan 500 lagun baino gehiagok lagundu digute Ahotsak.com proiektuan (materiala uzten, transkripzioak egiten, kontaktuak
egiten,…). Ahotsak ez da gure proiektu bat, guztiona baizik. Eta bide honetan lagun askok egin dugu topo: elkarteak, udalak, erakundeak, ikerlariak, elkarrizketetan eta transkripzioekin lagundu diguten dozenaka lagunak…

Etorri martxoaren 15eko jaira.

Ekitaldi arina izango da. Ahotsak-eko pasarte eta edukia erakutsiko dugu, baina lagun izan ditugun musikari, bertsolari eta artisten laguntzarekin. 45 minutu inguru izango dira. Ondoren pintxo batzuk eta musika apur bat. Ostiral arratsalderako plana ;-)

Egitaraua

Ekitaldia ere, gutxi gorabehera, lotuta daukagu:

  • Sarrera eta ongietorria Mikel Laskurainen eskutik. Laskurainek gidatuko du ekitaldia.
  • Ahotsak 10 urte: historia, ibilbidea eta datu nagusiak (Bideo erakusgarria)
  • Ahotsak.com proiektua: Zergatik eta zertarako hau guztiau? Zenbait ikuskizun, proiektuaren balioa azpimarratzeko, grabatutako zenbait pasarte eta zuzeneko emankizunak uztartuz (musika, dantza, bertsoa…). Proiektuarekin zerikusia duten gonbidatuak izango ditugu, besteak beste Onintza Enbeita eta MP5 musika-taldea.
  • Webgune berriaren aurkezpena eta webgunearen “Komunitatea” atalaren aurkezpena.
  • Laguntzaile guztiei eskertza.
  • Sari-emanaldia. Ahozko ondarearen bilketan zeresan berezia izan duten zenbait laguni oroigarri bat emango diegu.

Ondoren, pintxo batzuk hartuko ditugu eta berriketarako tartea izango dugu. 20.30etatik aurrera, MP5 taldeak kontzertua emango du. Hortik aurrera, zuek nahi duzuena ;-)

Hantxe ikusi nahi zaitugu, e?