Antxoa egune

trainerak

Antxoarik ez, baina antxoaren eguna ospatzeko aukerarik ez dute galtzen Ondarroan: bertsolariak, estropadak, umeentzako jolasak…

neskatoa

Eta ekologisten protestak ere hantxe: Aieriko paduran 500 etxebizitza agin nahi ditu udalak. Non eta paduran! Eta astakeria hori, beste asko bezala, “aurrerapenaren” izenean omen!

Aileri_2509

Eguna aprobetxatu nuen alde zaharretik paseatzeko eta aldaketak ikusteko. Pixapeko txabola bota dute; horren ordez etxeak, nola ez. Blog honetan idatzitako lehenengo artikulua txabola horren gainean izan zen, hura konpondu eta txukundu zuten gazteekin izandako elkarrizketa.

Pixapeko Txabola

Lehen oinez egiten banuen bide hura, oraingoan igogailuan joan nintzen –bi igogailu erabili nituen bertaraino joateko–. Gustatu zait zelan egokitu duten espazio hori, igogailuarena. Eta aukera izan nuen ikusteko hainbat kalek, ondiokan, Athletic-en banderez apainduta jarraitzen duela.

Athletic zaleak