Konpainia dotorea, alaia eta adorez beterik! Ez dakit zenbat ziren zehazki, baina asko ziren, eta gero eta gehiago izango dira.
Kale Nagusian gora zihoazela arratsaldean, petardoak jaurti zituzten konpainiakoen oinetara. Ertzain batek botarekin baztertu zituen.
Ostikoak ere ez ziren falta izan.
Goizean, arratsaldean baino euritako beltz gehiago ikusi nuen, eta euritako asko modu erasotzailean jarrita, euritakoen burdinezko puntta zorrotzak jendearen kontra. Ertzainak ere konturatu ziren horretaz eta ikusi nituen euritakoak bultzatzen barrurago eta kargu hartzen. Eta zerbait gertatu izan balitz?
aupa jaizkibell!!
gora emakumeak alardeann!!
jaizkibelek noiz ditu ensayoakk??