Duela hiru urte hasi ziren erakusketak antolatzen kafetegian, 2005eko irailean.
“Ni ere argazkilaria naiz, orain argazkirik egiten ez dudan arren. Musikaria ere banaiz, kitarra jotzen dut talde batean –Mamut–, eta dena ezin egin, aukeratu beharra dago”.
Edozeinek du aukera lanak erakusgai jartzeko: “Elkarren arteko mesedea da, niri ere bizia ematen dit, jendea ikustera etortzen delako.”
Eta non dago ba kafetegi hori? Kafe goxoa ematen dute?
Anzaran plazan duzu, arkupetan, Fuenterrabia-Hondarribia kaletik oso gertu.