Goizean goiz esnatu izan gara beti Alardea ikusteko. Umetan gure aita zenarekin Guadalupera meza entzutera, bidean kainabera moztu eta… aldapan gora. Bueltan, Errandonean ardo goxoa edan, eta etxera itzultzen ginen konpainiaren batekin. Gosaldu eta kale Nagusira, Apezpikuaren plazan bizi ginen eta. Laida ere ume-umetatik esnatu izan dut goiz, konpainiak nola joaten ziren kantineraren bila ikus zezan. Aurten, inoiz baino goizago jeiki behar izan dugu, kantinera etxean baikenuen. Goizeko 07:20an etorri ziren kantineraren bila: kapitaina, Anabel Salinas, tenienteak, Maite San Miguel eta Ramón Murua, eta sargentoak Naiara Salinas eta Ramón Ribera.
Lore-sorta zoragarria eman zioten; ondoren balkoira irten zen konpainiari agur egitera. Une horretatik aurrera hasi zen Jaizkibel konpainiarentzat Alardea.
Zorionak Laida, a tí y a todas las mujeres que entienden que la
tradiciones están para cuidarlas y mimarlas y sobre todo para
cambiarlas y acoplarlas a los tiempos en que vivimos porque sólo así se
ESCRIBE LA HISTORIA.