Erakusketa bat ikustera joaten garenean, dena txukun-txukun jarrita aurkitzen dugu: koadro guztiak ormetan eskegita, behegaina garbi, gonbidatuak dotore jantzita, luncha, mokaduak prest mahaian…
Hala egon dela beti ematen du, baina gauzak horrela ikusteko, aurretiaz beste hau egoten da, izkutuan geratzen den lan hau: artista bera koadroak eskegitzen, neurriak hartzen, distantzia egokia den begiratzen…; erakusketaren komisarioa aulkira igo eta gantxuak jartzen, pitari neurria hartzen edo ordenagailuan azken oharrak idazten…; laguntzailea, aldiz, iltzea jartzen zein erratza pasatzen, zein azken deiak egiten…, eta, jakina, tarteka… mokadu bat jaten, indarrik ez galtzeko.