Mamutzar jatetxea

Mamutzar_3405

Mamutzar

Jatetxe honetan 10 urte daramatzat lanean. Faltan somatzen dut bizitza, giroa, mugimendua. Jendea dago bizitzen, bai, baina kaleak hutsik daude. Ez dago komertziorik, ez dago botikarik ez dago aurrezki kutxarik. Orain Alamedaraino joan naiteke kutxazainera, baina esan behar dizut duela gutxira arte ez zegoela ezer.
Hemen, kale honetan obrak izan ditut urte osoan. Egun batetik bestera kalea itxi zuten, obrak hasteko. Ez zegoen sartzerik, ezin zen jatetxera hurbildu, jakina, ez baldin badituzu zirrikitu guztiak ezagutzen. Protestatzera joan nintzen udaletxera, esatera halako zerbait egin behar dutenean, abisatzeko, jakinaren gainean egon gaitezen denok. Eta kartel bat jar zezatela eta bertan adierazita garbi nondik joan zitekeen  jatetxera. Protestak egin ondoren jarri zuten, baina protetaka ibili behar duzu beti, bestela ezer ez, ez dizute jaramonik egiten! Ez dituzte bat ere zaintzen halako gauzak. Gure bizimodua jatetxea da, eta bezeroek ez badakite nondik, nola ailegatu udalak kaleak itxi dituelako… bada, jai daukagu!
Beste arazo bat da argiak, iluminazioa; hemengo giroa pelikuletakoa bezalakoa da: kaleetan argi gutxi, argi horixka, leku ilunak…, zipresak baino ez dira falta, eta bazter batetik… arimaren bat edo irtetea!

Komertziorako diren lokalak etxebizitzak egiteko saltzea Alde Zaharraren kalterako da, bertako bizitzaren kalterako.

Mamutzar_3384

2 erantzun “Mamutzar jatetxea” bidalketan

  1. Kaixo!

    Sarean nebilela topo egin dut zure blogarekin eta egia esan nik ere aspalditikan nabaritzen nuen kezka berbera.

    Ni ez naiz Alde zaharrekoa, Soroetakoa baizik, baina txikitatik mugitu izandu naiz Alde zaharrean eta orain, koxkortuta, ikusten ditut dituen gabeziak eta duen potentziala. Harribitxi bat dugu hor eta inork ez du konturatu nahi! Eta ez naiz ari turistentzako gune bat sortzeaz, baizik eta bertako herritarrentzat egin daitezkeen hainbat eta hainbat gauzei buruz! Parkeak, elkarteak, azoka, tabernak, dendak, batek proposatzen zuen bezela, zine-aretoa… eta hamaika gauza.

    Beno, bixita egingo diot hemndik aurrera zure blogari.

    Lan polita, ongi segi!

  2. ze leku ederra!!!!!!! ta ze argazki politak!!! begi ona daukazu artista!! artikukua ere asko gusttu zait, por zierrto, zer da austenkundeen kartel hori?? benetakoa al da?? ze lotxagarria!! toma pastila de goma geroma!!! muxu aundi bat argazkilari!! jarraitu zure kalsnikov-a disparatzen!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude