Poliki-poliki ari da gerturatzen Bergaran Bedelkar elkartea prestatzen ari den moda eta diseinatzaile berrien desfilea. Urriaren 17an izango da, eta dagoeneko badakigu 35 inguru izango direla bertan parte hartuko duten komertzioak.
Iaz modelo berak aldi berean erakuts zitzakeen denda bateko arropak eta beste denda bateko osagarriak. Aurtengo berrikuntzetako bat izango da komertzio bakoitza bakarka aterako dela. Hori izango da aurten bigarren aldiz egingo den moda desfilearen berritasunetako bat. K1 Ainhoa Garitano / Dendaria Hori horrela izatea erabaki dute komertzio bakoitzari bere protagonismoa emateko, tarte propioa. Guztira 35 inguru izango dira urriaren 17ko desfilean parte hartuko duten herriko dendak, hamar alorretakoak: arropa –haurrena eta nagusiena–, oinetakoak, kirolak, lentzeria…; 120 bat, berriz, modelo lanetan ibiliko diren pertsonak. Eta jendea zain omen dago. K 2 Eta Bergara Bizi ekimenaren barruan, Bedelkar elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako desfileak veste nobedade bat ere izango du: herriko hiru diseinatzaileren arropak ikusi ahal izango direla, desfilerako propio egindakoak.