Aupa, mutilak! Iritsi da gure egun handixe. Atzo Liverpoolek egin zauen bezala gaur gure momentua heldu da. Garai hobiak bizi izan ditugu gure Baskonian baina gaur danon laguntza biherko daue gure jokalarixek. Abdul Jeelani, Therry White, Larry Micheaux… eta hauekin hasi ginen saskibaloien. Arlauckas, Rivas, Laso eta Comas “La Morsa”-kin jun ginen batzuk Lausanaraino (eh Wallace?) eta ein ginen txapeldun geruau. Txapu Nocioni, Scola, Oberto eta Calderon bidali ditugu NBA-ra fogetatzeko eta ondion hor gare, hainbeste $ diru daukienekin burrukan. Azken urratsa falta jaku beste behin “Final Four-era” iristeko eta gaur zareten lekuetatik animau beharra dau (etxia, sofa, sozidadia, lana, afarixa preparatzen, umiai pañalak aldatzen…)
Ala ba, eta ez ahaztu gure Baskonia haundi ein dauen jokalariekin (Iñaki Gomez, Talaveron, Cazorla anaiak, Tom Kopa, Rusconi, Bannister, Mc Pherson, Glouchcov, Timinskas, Barry, Zwikker, Chris Corchiani, Hugo Sconochini, Dicenta….)
¡A triunfar!