Kategoriaren artxiboa: Afaixek

Parrilladie 2015

Atzo, eguena, egin geuen urteroko parrilladie, Meatz-Errekan. Hamen argazki batzuk.

Kategoriak Afaixek, Azkenpote | Erantzun

Ritxi, Goiena telebistan!

Maritxutan emun euen programie, baiñe hamen dauketzue, ikusi daizuen zela preparetan dien bilddots-barrukixek. Toke maestrue be emun eutzen, almendrekin… Artistie! Hamen dauketzue loturie!

Kategoriak Afaixek, Bazkarixek | Etiketak | Erantzun

Dragoi-tribiala irebazitte, urdeiazpikue etxera!

Zapatuen dragoi-janien egon gitzen, eta afalostien Dragoi Tribialien egin geuen. Baitte irebazi be! Sillen jolasien Alaitzek irebazitte, urdeiazpikue etxera! Irebazlie: Sokoakoak. Egongo da zer pikau Zeuk iñ zeuk jan bazkarixen. Bide batez, Sara, Andoni… zuek segidu ahaleginketan! Hamentxe argazkixek. Eta hamen bidiue:

Kategoriak Afaixek, Sanjuanak | Erantzun

Zuhazketaneko azken bilddotsa

Martxuen 21ien egin geuen bilddots-jana. Zuhazketa basarriko azken bilddotsa, tio Luis Marik hurrengo astien saldu zittuen-eta ardixek. Saldu, eta astebetera hil jaku tio. Ha bai pozik kontetan nutzenien zela disfrutetan geuen bilddotsakin, frikatxiekin, asadurillekin… Hamentxe afariko argazki danak, tioren omenez.

Kategoriak Afaixek | 2 erantzun

Parrilladie: erretratuek

Martitzenien, julixuen 23en, egin geuen urteroko parrilladie Mietz Erreka Gizartien. Giro eskaxai aurre egitteko, barruko parrillie estrenau euen Ritxik. Txorixue, hirugixerra, okela, peskaue, ensaladillie, palmeritak, bonboiek, mikoñuek… Danetik, eta dana ona, betiko moduen. Hamentxe erretratuek.

Kategoriak Afaixek | Erantzun

Mariskadie (2013)

Aurten be egin dou mariskadie, eguakotxien, apirillen 26xen. Herri Gain soziedadien. Berberetxuek, almejak, nabajak eta zanburiñak; eta txuletie. Postrerako: piña, helaue eta txokolate berue, dana baten. Pito, pito… Gorgorito! Hamentxe erretratuek.

Kategoriak Afaixek | Erantzun