Bilakaera historikoa

Azkarate aroztegia, hiru generazio biltzen dituen enpresa da, 75 urtez egurlanak ekoizten jardun duena. Urteak aurrera egin ahala bere lana garai berrietara egokitu du, jarduera profesional eta zintzoari esker.

Hala ere, Azkarate aroztegiaren helburua, bezeroen beharra asetzea jarraitzen du izaten.

Modesto Azkaratek, enpresaren sortzaileak, inguruetako baserrietan burutzen zituen bere obrak. Modestok gurdiak eta baserrietarako lanak egiten zituen batik bat.

Bere ondorengoak, Angel Azkaratek, jarduera gehiagotan oinarritu zuen bere lana: tabernetako mostradoreak , dendak , etxebizitzak berritzenÂ…

Hirugarren belaunaldiko erantzukizuna Jose Javier Azkaratek eskuratu zuen. Hiru generazioen esperientzia bildurik, eskaeraren araberako beharrak asetzen trebatua da Jose Javier.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude