UDAZKENA HELDU, INDARRAK BATU ETA MARTXAN GAZ BERRIRO!

Hilabete pasa da iada ikasturteari hasiera eman geniola. Atxabaltako gazteekin elkartu eta ekintza berriak egiteko elkartu gara ikasturte honetan ere. Iada ekintza batzuk egin ditugu, tailerrak, sukaldaritza, pelikula emanaldiak, ping pong eta futbolin txapelketa … ederto ibili gara alde batetik bestera. Bai horixe!

Urriari dagokion amaiera emateko ekintza paregabeak izango ditugu datotez bi asteburuetan, Larunbatean ( hilak 24) Galarretara joango gara paintbalean jolastera Eskoriatzako Gaztelekuko lagunekin batera. Igandean berriz, pelikula emanaldia izango dugu gazte txokoan

Datorrean astean aldiz, egitarau berezia dela eta, ostegunetik aurrera ekintza desberdinak egiteko aukera izango da Gaztelekuan. Larunbatean, Gaba Baltza ospatuko dugu eta horretarako afari berezi zein goxoa dastatzeko aukera izango da. Ez galdu aukera eta etorri Atxabaltako Gaztelekura!

 

GAZTE-TXEF bigarren fasea

Aurreko larunbatean gazte-txef lehiaketaren bigarren fasea izan genuen.

Oraingo honetan pintxo beroak egin behar izan zituzten. Horretarako, osagaien zerrenda batetik, 5 elementu aukeratu zezaketen eta ondoren zerrenda horretan ageri ez zen beste osagai bat ere gehitu.

Gazteek, buelta pare bat eman ondoren, pintxo izugarriak egitea lortu zituztenIMG-20150509-00879 IMG-20150509-00878 IMG-20150509-00877. Plazan izan ginen edonork dastatu al izateko.

Bi aste barru, Maiatzak 22an 3.fasea izango da eta egun horretan postreak egin beharko dituzte, animatu eta pasa plazatik dastatzera!!!

Gazte Txef: pintxo lehiaketa.

Ostiralero gaztelekuko sukaldean sartuta sukaldatzen egon ondoren eta hainbat afari zein bazkari prestatu ostean, bagenuen garaia Gaztelekuan pintxo lehiaketa bat antolatzeko.

Gazteek, 4-5 pertsonako taldeak sortu eta Maiatzeko larunbatetan pintxo ezberdinak egin beharko ditugu. Astebururo zerbait ezberdina prestatu beharko da.

Aurreko larunbatean, hau da, maiatzak 2an, pintxo hotzen unea izan zen. Talde bakoitzak, pintxo hotz bat sortu eta prestatu behar izan genuen eta ondoren, Aretxabaletako plazan aurkeztu ziren.IMG_20150502_185025903
Bertan zegoen jendea izan zen epailea eta eginiko jakiak probatu ostean botoa eman behar izan zuten.

Hainbat atxabaltar gerturatu ziren dastatu eta ondoren botoa ematera.

IMG_20150502_191700480

Datorren asteburuan, pintxo beroen momentua izango da. Animatu eta gerturatu larunbatean plazara pintxoak probatu eta zuen botua emateraaaa

 

Atxagazte ere EMA Rock-en!!

Aurreko larunbatean, Aretxabaletan, EMA Rock jaialdia ospatu zen eta hainbat ekintza ospatu ziren, eta nola ez, Atxagazte bertan izan zen.

Ekitaldia ospatu aurreko egunetan, egitarauari begirada bat eman genion eta hainbat gazteek interesa azaldu zutenez, zapatu goizean zeuden kontzertuak ikustera gerturatu ginen. Lehenengo, Gose taldeko abeslaria den, Ines Osinaga ikusteko aukera eduki genuen eta ondoren Maixa eta bere lagunak izan genituen estenatokian. Kontzertuen tartean, EMA Rock-ek eskainitako musika istrumenduak probatzeko aukera izan genuen eta oso gustura aritu ginen hauekin probak egiten.

Goizeko kontzertuak amaitu ostean, gaztelekura itzuli ginen bazkaria prestatzera eta bertan bazkaldu genuen. 16 gazte egon ginen bertan bazkaltzen eta giroa polita izan zen.IMG_20150425_120443509 IMG_20150425_121130072 IMG_20150425_124021103

 

 

HESIANeko FRAN arratsalde pasa GAZTELEKUAN

Igande arratsaldean, Aretxabaletako gaztelekuan, HESIAN musika taldeko abeslaria eta gitarra, Fran, izan genuen gurekin solasean.

Gazteek, hainbat galdera prestatu eta egin zizkioten, lotsarik gabe, galdera guztiak erantzun zizkigun.

Gaztelekuko musika taldekideei, musikaren inguruan hainbat aholku eman zizkien. Amaieran, bere gitarra atera eta abesti batzuk kantatu zizkigun, gazteek ere berari abesti batzuk kantatu zizkioten.

IMG-20150423-WA009 IMG-20150423-WA004 IMG-20150423-WA003

aste santuak gaztelekuan: UDABERRIKO GAZTEKONKIS ETA GAILUR ZALDI ESKOLA

Aste santu hauetan, Aretxabaletako gazteak ekintza desberdinetan ibili dira. Lehenengo egunetan, Gazte Konkisean ibili ziren. Gaztekonkisa, bi egun izan ziren, lehengo egunean Aretxabaletako bidegorritik Goroetara joan ginen, eta bertatik Larriñora, bidean zehar proba desberdinak egin zituzten gazteek, amaitzeko Otala zelaien egin genuen azkeneko ekintza eta Aretxabaletara jaitsi ginen.  Bigarren egunean, Aretxabaletan kirol probak egin genituen, 5×5 Irustako plazan, boulder txapelketa kiroldegian eta bertatik relekrosa izan genuen plazaraino. Bi egun hauei amaiera emateko, Zumba antolatu genuen herriko plazan eta ondoren merendola txiki bat parte hartzaileentzat.

Aste santuetako oporrei itxiera emateko, Gailur zaldi eskolara joan ginen, zaldian mendi buelta bat egitera. Goiz paregabea izan genuen, zaldi eskolako irakasleek oso ondo zaindu ziguten. Zaldian ibiliz gain, animaliak nola garbitzen diren azaldu ziguten, hauek garbitu, jaten ematen eta orrazten erakutsi ziguten.IMG-20150423-WA010 IMG-20150423-WA011 DSC02642 DSC02648

BERTSO AFARIA

Aurreko larunbatean, Atxabaltako gaztelekuan bertso afarixa egin genuen. Inguruko bertso eskolako erabiltzaileak gerturatu ziren, Beragarako, Arrasateko eta Aretxabaletako bertso eskoletako gazteez gain, gaztelekuetako erabiltzaileak ere animatu ziren. Beñat Gaztelumendi bertsolaria gonbidatu genuen bailarako bertso eskolako gazteekin kantuan egiteko. Giro paregabea sortu zen.

Afaltzeko Lekaixokak (Aretxabaletako Bertso eskolak) entsaladak egin zituen, Atxabaltako gaztelekuak oilaskoa patatekin eraman zituen eta postrerako aurreko egunean atxabaltako gaztelekuko erabiltzaileak gailetak eta bonboiak egin zituzten.imagePolita izan zen bailarako gazte desberdinak batzea eta elkar ezagutzea, honek guztiak giro polita sortu zuen.

Erakundeen artean egindako elkarlana berriro errepikatzea espero dugu laster.

Bestalde asteburu honetan emakumearen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu, eta hauetara animatzen zaituztegu.

 

ANIMA