UDAZKENA HELDU, INDARRAK BATU ETA MARTXAN GAZ BERRIRO!

Hilabete pasa da iada ikasturteari hasiera eman geniola. Atxabaltako gazteekin elkartu eta ekintza berriak egiteko elkartu gara ikasturte honetan ere. Iada ekintza batzuk egin ditugu, tailerrak, sukaldaritza, pelikula emanaldiak, ping pong eta futbolin txapelketa … ederto ibili gara alde batetik bestera. Bai horixe!

Urriari dagokion amaiera emateko ekintza paregabeak izango ditugu datotez bi asteburuetan, Larunbatean ( hilak 24) Galarretara joango gara paintbalean jolastera Eskoriatzako Gaztelekuko lagunekin batera. Igandean berriz, pelikula emanaldia izango dugu gazte txokoan

Datorrean astean aldiz, egitarau berezia dela eta, ostegunetik aurrera ekintza desberdinak egiteko aukera izango da Gaztelekuan. Larunbatean, Gaba Baltza ospatuko dugu eta horretarako afari berezi zein goxoa dastatzeko aukera izango da. Ez galdu aukera eta etorri Atxabaltako Gaztelekura!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude