Urteroko zitari jarraituz, aurtengoan Loramendi elkarteak antolatutako Euskararen egunean parte hartu dugu. Gazte zoroko gaztetxoekin batera eta herriko haur ezberdinekin Gin Kana bat prestatu genuen Herriko Plazan. Goizeko 11:00ak inguruan batu ginen eta taldeak osatu eta dena prestatu ondoren hasiera eman genien jolasei. 20 gazte eta haur inguruk hartu zuten parte jolas ezberdinetan. Hasteko gure euskalkiko 10hitz hartu eta esanahia ekarri behar zuten, herrian giro polita eta egonezina ere nabari zen hitz batzuekin kontraesanak eta barreak medio. Gero lokotxen jokoa, arrautza karreatzen, zaku lasterketa eta irin artean euskararen aldeko esaldiak osatu zituzten. Plaza animatu genuen eta primeran pasatu genuen. Gero Bazkaria egin genuen gaztelekuan. Errepikatzeko ekintza polita izan zen!!
Otala Zelai eta Euskararen eguna
Kaixo lagunok,
Zer moduz gabiltza?
Gu euskararen egunean egingo dugun ginkana erraldoia prestatzen gabiltza. Larunbat goizean herriko kaleak alaituko ditugu jolas desberdinak eginez. Eguraldia lagun izango dugu eta goizeko hamaiketan herriko plazan elkartuko gara. Animatu eta parte hartu! Herriko gazte eta nerabe guztiei animatu nahi diegu parte hartzera, izugarria izango da!
Bestalde, astero bezala, asteburuko kontuen berri emango dizuegu hurrengoko lerroetan. Ostiralean, Ai-laket elkartearen hitzaldia izan genuen. Hainbat gazte elkartu ziren bertan eta nerabeek drogen inguruko informazio gehiago jasotzeko aukera izan zuten.
Urtero bezala, igandean, otala zelai eguna ospatu zen herrian. Eguraldiak ez gintuen lagundu eta azken orduko aldaketak egin behar izan genituen. Azkenean, paeila gaztelekuan egin behar izan genuen, izan ere, Otalai Zelaiko paeila lehiaketa bertan behera geratu zen eta.
Hala ere, paeila goxoa prestatu eta egun ederra pasa genuen gure txokoan paeila eta mahai jolas artean.
MAIATZARI HASIERA GOGOZ!!
Pasa den astean ere buru belarri ibili gara Gaztelekuan. Kontu ezberdinekin gatoz, batetik Maiatzeko egitarau potentea egin dugu, bertan ekintza ezberdinak programatu ditugu, Ai Laket elkartekoekin Drogen kontsumo arduratsuaren inguruko saioa bat egingo dugu 13an, 15ean Otala Zelai eguna dela eta bertara joango gara eta urtero bezala guk ere Paella lehiaketan parte hartuko dugu, 21ean Euskararen eguna dela eta Gin kana bat egingo dugu goizean plazan eta amaitzeko 28an Jaiki Elkarteak antolatutako Dantza astearen barne Marrazketa eta mugimendu tailerra egingo dugu.
Gainera gazteak interesa erakutsi dute eta izen emateak betetzen dabiltza… Horretan ere asko lagundu du gure sarrerako informazio panelaren leku aldaketak. Sartu eta parean daukagu orain, begietatik sartzen da guztia…..
Bestalde, Eszenatokiaren proiektutxoa ere martxan dugu, pasa den astean gogor ibili ginen iltzeak eta mailuka eskuan hartuta. Lan dotorea egin genuen eta ia ia amaitu dugu gure artista sena ateratzen lagunduko digun altarea!
Bretoiak bisitan
OHOLTZA GAINEAN BAKERIK EZ.
Kaixo lagunok, zer moduz hasi dugu astea?
Gu iada martxan gara dagoeneko. Aurreko asteburuan txoko lasaiaz disfrutatu eta deskantsu ederra hartu ostean, Gaztelekuaren berrikuntzaren bigarren fasean murgilduko gara berriz ere.
Aurreko asteburuan ekintza desberdinak burutu genituen, horien artean, zine foruma, sukaldaritza…
Larunbat arratsaldea indarrez hasi genuen, gure etorkizuneko txirrindulariek Atxabaltan zita garrantzitsua zuten, izan ere, etxean lasterketa baitzuten. Guk ez genion planari uko egin eta gure lagunak animatzera joan ginen. Esan beharra dago, izugarrizko lasterketa egin zutela gazteek. Etorkizunean Euskal Herriko lasterketa desberdinetan ikustea espero zaituztegu! Eutsi horri!!!
Prest Gaztelekuko erronka berrirako? Ziur gaude proiektu berri honetan ere bidelagun izango zaituztegula beraz hurbildu beldur gabe Gaztelekura eta ekin lanari!
Azkenaldian ideia askorekin gabiltza eta gure amets txikiak egi bihurtzekotan lanean dihardugu. Oraingoan, aurreko astean esan bezala oholtza ikaragarri bat sortuko dugu Atxabaltako Gaztelekuan. Bertan, aurrerantzean ekintza desberdinak burutuko dira.
Ba al daukazu proposamenik? Gu irrikan gaude. Lehen bait lehen kontzertuak, antzerkiak, bertsolaritsa saioak, dantza ikastaroak… proposatu nahi ditugu. Horretarako, lehen esan bezala, zuen laguntza ezinbestekoa dugu beraz, atera erropa zikina armairutik eta etorri laguntzera!!
GUZTIZ AMAITU DUGU TXOKO LASAIA!
UDABERRIKO GAZTE KONKIS!
Kaixo Lagunok, Zer moduz? Dagoeneko oporrak ahaztuta ezta? Guk oraindik oporretan bizitakoaren oroitzapen goxoa dugu eta hurrengoko lerroetan horren kronika luzatuko dizuegu.
Urteko bigarren oporraldiaz baliatuz Eskoitza eta Atxabaltako gazteak elkartu ginen Gaztekonkis ekimena aurrera eramateko helburuarekin. Eskoitza eta Atxabaltako 50 bat gaztek kirol probetan eta sukaldaritza kontuetan jardun genuen bi egunetan zehar Atxabaltako herrian.
Lehenengo egunean, Atxabaltako txoko desberdinak ezagutu genituen ekintza desberdinak eginez. Goizean, kirol proba desberdinak egin genituen herriko mendi inguruetan ( Larrino, Korueta, Urkulu…). Bigarren egunean aldiz, martxoak 22an, herrian jardun genuen. Goizean, ginkana jolasean aritu giñen eta eta arratsaldean berriz, sukalde kontuetan.
Kirolean ez ezik, entsaladak eta patata tortillak gertatzen ere badakitela erakutsi zioten gazteek Atxabaltako pilotalekura hurbildutako biztanleei.
ESKI IRTEERA ARRAKASTATSUA!!
Urtero moduan aurtengoan ere eski irteera egin dugu. Pasa den Martxoaren 19an Gaztelekuko 18 gazterekin Eskiatzen egon ginen Valdezcaraien. Gurekin batera Arrasateko eta Eskoriatzako gaztelekuetatik, hainbat gazte ere etorri ziren. Eguraldiak asko lagundu ez arren ederto pasatu genuen, edurretan jolastu eta eskiatuz. Egun osoko irteera izan zen, goizean goiz abiatu ginen eta behin materiala hartu eta prest geundela, ikastaroa eskaini genuen. Gero gazteak beraien kabuz pistez gozatzeko aukera izan zuten eta arratsaldeko 17:30ak inguruan bueltan abiatu ginen. Oso ondo pasatu genuen!! Beste behin ere errepikatzeko irteera izan zen!!
TXOKO LASAIARI HASIERA POLITA EMAN DIOGU!
Kaixo gaztiak,
Zer moduz doa astea? Gu martxan gara dagoeneko, ideia berriekin eta
asteburu honi etekina ateratzeko helburuarekin. Eguzkiak ere ongietorria eman digu aste honetan. Hau horrela, orain dela bi asteko eski irteera berrartzea erabaki dugu. Gu gogotsu gaude, zuek?
Larunbatean, Arrasate eta Eskoriatzako lagunekin batera Valdezcaray eski estaziora egingo dugu txangoa. Eguraldia lagun izango dugula diote iragarpenek, beraz ilusioz gainezka gaude dagoeneko Gaztelekuan. Beraz, adi lagunok, Larunbatean, 6:30 geratuko gara Azbeko geltokian. Gogoratu bakoitzak bere jatekoa eraman beharko duela
Bestalde, aurreko astean txoko lasaiari hasiera eman genion, gazte ugari hurbildu zen Gaztelekura eta bertan aritu ginen mahai jolas, futbolin eta ping pong artean.
Igandean, lagun talde ederra elkartu ginen “kutsidazu bidea Ixabel” pelikula ikusteko. Giro aparta sortu zen Gaztelekuan eta esan beharra dago barre artean bukatu genuela asteburua.
Ondo izan eta asteburuan ekar ikusiko dugu
BAGOAZ EMAKUME MARTXARA, ETORRI GUREKIN!!!
Kaixo Gaztiak,
Zer moduz hasi dugu astea? Dagoeneko asteburua ate joka dugu eta guk ostegunero lez aurreko asteko kronikaren eta asteburu honetako ekintzen berri emango dizuegu.
Aurreko asteburuan ederto ibili ginen Gaztelekuan. Ekintza desberdinak burutu genituen, horien artean, sukaldaritza, instan1an proiektuaren aurkezpena, Gaztelekuaren eraberritze proiektuari jarraipena eman genion …
Jarraian, Instan1an proiektuaren berri emango dizuegu. Instagrameko irudien lehiaketa da eta irudi baten bitartez, gure bizitzako instant bat azaltzea eta hainbat balore goraipatzea du helburu, horien artean, errespetua, pribatasuna, sexismo eza … Guk gure alea jarri dugu eta zuek ere laguntzea espero dugu.
Bestalde, aurreko astean esan bezala Gaztelekuaren eraberritze proiektuari hasiera eman genion txoko desberdinak sortuz. Aurreko astean, txoko lasai aurkeztu genizuen eta gaurkoan beste sorpresa batekin gatoz. Oholtza handi bat egitea erabaki dugu gazteok eta hortan lanean dihardugu. Ederra izango da, bertan, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, jolasak, bertsoak …. izango ditugu aurrerantzean. Gogoratu, horretarako zuen parte hartzea beharrezkoa dugula eta zuen iradokizunak gustora hartuko ditugula. Bota zeurea eta etorri Gaztelekura.
Amaitze aldera, Martxoak 8ko egunaren bueltan antolatu den emakumeen martxa dela eta, guk ere gure alea jarriko dugu. Horretarako, igande goizean Eskoriatzako Gaztelekuko lagunekin batera parte hartuko dugu eta ondoren bapo bazkalduko dugu Atxabaltako Gaztelekuan.
Animatu eta parte hartu, zuen zain egongo gara!!