TXOKO LASAIARI HASIERA POLITA EMAN DIOGU!

Kaixo gaztiak,

Zer moduz doa astea?   Gu martxan gara dagoeneko, ideia berriekin eta
asteburu honi etekina ateratzeko helburuarekin. Eguzkiak ere ongietorria eman digu aste honetan. Hau horrela, orain dela bi asteko eski irteera berrartzea erabaki dugu. Gu gogotsu gaude, zuek?
Larunbatean, Arrasate eta Eskoriatzako lagunekin batera Valdezcaray eski estaziora egingo dugu txangoa. Eguraldia lagun izango dugula diote iragarpenek, beraz ilusioz gainezka gaude dagoeneko Gaztelekuan. Beraz, adi lagunok, Larunbatean, 6:30 geratuko gara Azbeko geltokian. Gogoratu bakoitzak bere jatekoa eraman beharko duela
Bestalde, aurreko astean txoko lasaiari hasiera eman genion, gazte ugari hurbildu zen Gaztelekura eta bertan aritu ginen mahai jolas, futbolin eta ping pong artean.
Igandean, lagun talde ederra elkartu ginen “kutsidazu bidea Ixabel” pelikula ikusteko. Giro aparta sortu zen Gaztelekuan eta esan beharra dago barre artean bukatu genuela asteburua.

Ondo izan eta asteburuan ekar ikusiko dugu

IMG_20160311_185615

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude