Pakistaneko janaria dastatzeaz gain,

OSTEGUNA

Gaurkoan Pakistanera egin dugu salto. Erabiltzaile batzuk Pakistanetik etorriak direnez, bertako janaria egin genuen. Samosa izeneko enpanadila antzerakoak jan genituen. Izugarri gozoak!!!!

OSTIRALA

Gaztelekuko muralaren jarraitu genuen, bukatu ez izan arren poliki-poliki badoa aurrera!

LARUNBATA

Eskiatzera joan ziren Ezcaray-era baina eguraldiagatik ezin izan zuten eskiatu, beraz, Santo Domingo herrira joan ziren eta bertan pasatu zuten eguna. 

IGANDEA

DBH1koendako egun berezia ospatu genuen, baina ez ziren gazte asko hurbildu. Hala ere, mahai jolasekin jolastu genuen eta “La Purga” filma ikusi genuen.

TEKNOLOGIA BERRIEN KONTZIENTZIA!!

Azken aldian daukagun mugikorren erabilera masiboa kontuan izanda, gaztelekuan moskeo kanpaina bat aurrera eramatea pentsatu dugu eta horretarako ainbat argazkirekin gaztelekua apaintzea pentsatu genuen!! Ea emaitzak nabaritzen ditugun!

 

Bestalde, Igandeetako pelikulen aukeraketan gazteen parte hartzea sustatzeko kartelera gaztelekuko goiko atalean ere jartzea erabaki dugu. Horrela, gazteek asteko generoaren berri izango dute ostegunetik eta besteren batproposatzeko aukera ere izango dute!!

ASTEBURU FINA: TORRADAK, GAZTELEKUA APAINDU ETA DIANA!!

Txapeltxin eguna gainean dagoenez, torrada lehiaketan parte hartzeko entrenamendua egin genuen. Lehenengo aldia izateko, ez zuten itxura txarra!!!!IMG-20170216-WA0007

Ostiral eta larunbatean gaztelekuko pareta diseinatzen egon ginen. Antzoki itxura emateko, gazteak marrazten egon ziren. Horrez gain, txoko berria sortu dugu, DIANAren txokoa hain zuzen. Oso ondo pasatzeaz gain, zoragarri geratzen ari da gaztelekua!!!!

IMG-20170216-WA0008

IMG-20170216-WA0011

Asteburuarekin amaitzeko, Atxabaltako kinttuak ikustera joan eta gero “Los juegos del Hambre” pelikula ikusi genuen! Pelikula izugarri gustuko izan zutenez, saga guztia ikusteko asmoa dugu. 

GAZTELEKUAN SAN BLAS ETA SANTA AGEDA GIROA….. BESTEAK BESTE

Asteburuak aurrera joan ahala gaztelekuan ere ekintza piloa egin ditugu. Joan zen ostegunean, San Blas jaia ospatzeko san blas opiltxoak egin genituen. Lehenengo aldia izateko nahiko goxoak irte zitzaizkigun eta bedeinkatu gabe egon arren guk gustora asko disfrutatu genituen!!

IMG-20170209-WA0001

Ostiral eta larunbatean, gaztelekuari irudi berri bat emate aldera eta geneukan eszenatokiaren proeiktuari jarraipena emateko orma margotzen ibili ginen. Gazte desentek hartu zuten parte eta guztion artean lehen pausuak eman genituen!
IMG-20170204-WA0001 IMG-20170204-WA0002Asteburua amaitzeko Igandean ohiturekin jarraituz, Santa Ageda Neska Mutilak dantzan ikusi genituen. Filma ikusteko astia ere eman zigun!

tu

 

GAZTEEI ENTZUNAZ, GAZTELEKUA BALORATZEN!

Aurreko bi asteetan gazteen iritzia jasotzeko parte hartze programa bati ekin diogu gaztelekuan. Horretarako, urtarrilaren 21ean DBH3ko gazteekin kedada egin eta gaztelekuaren bueltan esparru ezberdinen inguruan hitz egin genuen. Besteak beste, baliabidea materialak, hezitzaileak …  Parte hartze ez oso altua izan arren gerturatu ziren gazteek parte hartze aktiboa izan zuten. Ondoren afari merienda goxoa prestatu genuen eta amaiera polita eman genion larunbat arratsaldeari.  Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 28an alegia, prozesu berdina jarraitu genuen lehenengo Batxilergoko gazteekin. Hauekin ere pozik gelditu ginen. Orain esandakoak baloratu eta aurrera begira jartzeko garaia da!Sin título

GABONAK BIZI -BIZI!!!

Aurtengo gabonak ere igaro dira. Gaztelekuan urtero lez ekintza bereziak izan ditugu eta primeran pasa dugu… Hona hemen kronika!

ABENDUAK 26 GOIENGAZTE EGUNA ARRASATEN

Deba goieneko Gazteleku desberdinak elkartu ginen ekintza berezi bat antolatzeko. Arratsaldean zehar bi ekintza desberdin antolatu ziren, alde batetik jolas erraldoiak eta beste alde batetik kontzertuak. Lau jolas antolatu ziren eta jolas horiek kalean egin genituen jolasak ondorengo hauek izan ziren: Speed cups, jungle speeds, lau linea eta botila chalenge.

Bergaratik, Eskoriatzatik, Oñatitik eta Arrasatetik hainbat gazte hurbildu ziren jolastera. Aretxabaletako gazteak jolasetan kale egin zuten, baina beraien presentzia kontzertuan izan genuen. Bi ordutan jolasean egon eta gero Arrasteko Gaztetxean guztiok elkarrekin askaria jan genuen. Jarraian Oñatiko “Txua” taldeak jo zuen. Ondoren Eskoriatzako “Jasan” taldeak eta azkenik, Aretxabaletako “Atsekabe” taldeak.

Giro polita sortu zen Gaztetxean, izan ere, taldekideen gurasoak eta lagunak ikustera hurbildu ziren eta oso ondo pasatu genuen. Antolakuntza aldetik ere ondo joan zen hezitzaile guztion artean lan polita egin genuelako. Egia da, kontzertuen antolakuntza ondo zehaztua zegoela, baina gazteek asko gozatu arren, hezitzaileen ustez kontzertuak luzatu egin ziren, talde bakoitzak denbora asko jo zuelako, beraz, hurrengo urtera begira egokiena bi kontzertu zehaztea egokiena dela pentsatu dugu.

atsekabe

 

jasan

 

ABENDUAK 27 AZKEN MENDI IRTEERA

Abenduaren 27an gazteekin batera beraiek nahi zuten mendira joateko aukera eskaini genuen, baina gazteak ez ziren animatu, beraz, gaztelekua zabaltzea erabaki genuen. Arratsaldeko 16:30tan zabaldu genuen eta gazteei wasshap bidez adierazi genien gaztelekua zabalik zegoela eta sukaldatzeko aukera paregabea zutela. Horri esker, adin ezberdineko koadrila ezberdinak etorri ziren eta guztien artean pintxo lehiaketa bat antolatu genuen.

Sei talde sortu ziren hiru mutil talde eta hiru neska talde hain zuzen. Sukaldean guztiak ez zirenez sartzen, zozketaren bitartez aukeratu genuen, hiru taldek pintxo hotzak egingo zituzten eta besteak, ordea, beroak. Talde bakoitzari 10 euro eman genizkien eta ordu mugatu batean egin zituzten pintxoak. Pintxo elaboratuak, politak eta gozoak egin zituzten.

Oso ondo pasatu zuten, izan ere, talde lanean aritu ziren eta ordainetan gozo-gozo jan zuten. Irabazleak premioa eskatu zuten arren, ondo pasatu zutela onartu ziguten.

pintxoak-2 pintxoak

 

ABENDUAK 29 IZOTZ PISTA + GASTEIZEKO ALDE ZAHARRERA IRTEERA

Asteazkenean Gasteizera egin genuen txangoa. Txango horretan Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuak parte hartu genuen. Goizeko hamaiketan autobusa hartu eta Gasteizeko izotz pistara joan ginen zuzenean. Goiza bertan igaro genuen, gazteek ederto pasa zuten eta ekintzaren lehenengo orduak oso dibertigarriak izan zirela esan dezakegu.

Goizeko ekintza bukatuta, autobusa hartu eta Gasteizeko alde zaharrera joan ginen bertan bazkaltzeko. Bazkaldu eta gero ea zer egin nahi zuten galdetu genien eta beraiek beraien kabuz ibiltzea eskatu ziguten. Kalean ekintzak egiteko hotz handia egiten zuenez, ordu eta erdi Gasteiztik beraien kabuz ibili ziren.  16:15tan berriz ere elkartu ginen eta etxerako bidea hartu genuen. Autobusean esan ziguten oso ondo pasatu zutela eta guk ere onartu genien pozik geundela guztiok errespetuz jokatu genuelako.

izotz-pista izotz-pista-2

ABENDUAK 30 URTEKO AZKEN AFARIA ETA WII DANCE DANTZALDIA

Urtero bezala, Gabonetako ekintza bereziei amaiera emateko Gaztelekuan wii dancen dantzaldia egin eta gero afaritxo bat egitea proposatu genien. Ez genituen beraien erantzunak jaso, beraz, proposamena aldatu  genuen. Ea euskal selekzioko partidua ikusi nahi zuten galdetu genien, bertan tortilla batzuk jateko aukera izango zutela ere komentatuz, baina ez ziren animatu. Hori dela eta, Gaztelekua 16:30tatik 20:30tara zabaldu zen.

Gaztelekura hurbildu ziren gazteak gailetak sukaldatu zituzten. Gailetak egiteko beraiei dirua eman genien eta osagaiak erosi ondoren sukaldatzen egon ziren. Txokolatezko gailetak ere egin zituzten. Ondo pasatu zuten.

gailetak

Badatoz Gabonak!

Aurreko asteburuan, Atxagaztek asteburu bikaina izan du. Zubia izan arren, gazte asko gerturatu ziren bertara eta honek ekintza ezberdinak aurrera eramateko aukera eman zigun.

Astebukaerari hasiera emateko, gazte batzuekin sukaldean lan polita egin genuen. Beraien proposamena aurrera eramanaz, txokolatezko krepak egin genituen, benetan ederrak!!

Honez gain, gaztelekua garbi mantentzeko, gazteekin batera zakarrontziak eta espraiak erosi genituen. Ostean, kalera irten ginen ontzi hauek apaindu eta margotzeko asmoarekin. Horrela, ontziak birziklatzeko kolore ezberdinekin margotuz. Artista hutsak dira!!!

Bestalde, opor giroa sumatzen hasiak gara eta Gaztelekuak pentsatu ditu jada Gabonetako ekintzak. Ekintza erakargarriak dira eta guztioi animatzen zaituztegu bertan parte hartzera.

img-20161213-wa0002

 

Abenduaren 26an (astelehena), bailarako gazte guztiekin batera, Goiengazteren bigarren ekitaldia eramango da aurrera. Bertan, jolas erraldoi ezberdinak, kontzertuak eta beste sorpresa batzuk izango ditugu.

Abenduaren 27an (asteartea), mendira irteera egingo dugu eta denon artean erabakiko dugu zein tontorretara joan nahi dugun.

Abenduaren 29an (osteguna) urteroko plana jarraituz, Gasteizera joango gara, izotz pistan ibiltzera.

Abenduaren 30ean (ostirala) amaituko dugu ekintza eskaintza hau, urteko azken afaria Gaztelekuan eginez.

Informazio gehiago beharrez gero, gerturatu Gaztelekura!!

Animatuuuuu!! Ederto pasatuko duguuuu!!!!

Asteburu bikaina aurretik

Aurreko asteburu lasaiari buelta emateko asmoarekin gatoz. Urteko azken hilabetean sartu berri gara eta gabon usaina antzeman harren, hainbat ekintza eta egun eder ditugu aurretik. Asteburu honetan esaterako hainbat aukera ditugu.

Lehenik eta behin, abenduak 3-a denez gero, Euskararen eguna ospatzeko desiratzen gaude eta Aretxabaletako gazteek hainbat egintza prestatu dituzte horretarako. Atxagazte bertan egoteko gogoarekin dago beraz badakizue, gerturatu eta parte hartzera animatuu!!

Bestalde, asteburu honetan irekitzen ditu ateak Durangoko Azokak eta urtero bezala, bertan egoteko irteera prestatzen gabiltza abenduak 4, iganderako. Honenbestez animatuu!!!

Ekintza bikainez beteriko asteburu hau aprobetxatzeko aukera paregabea duzue gaztelekuan, beraz gerturatu eta parte hartuuu!!!