Aretxabaletako gaztelekuan gazteak dira protagonista

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Aretxabaletako gaztegunean
gazteak dira protagonista, beraien nahietatik eta parte hartzetik
habiatuta antolatzen ditugu ekintza ikastaro, tailer eta bestelakoak
eta ikasturte hasiera honetan denetarik egiteko aukera izan

dute.

Ostegunetan sukaldaritza
tailerrak egin ditugu eta gazteek sukaldeko kontuez zerbait ikasteaz
gain merienda ederrak egin dituzte! Gazteguneko paretak margotzen
ibili gara, mahai jolas berriekin jolas egin dugu, Elosura joan ginen
aste bukaera bat pasatzera, kandelak egiten ikasi dugu,
balanzbikeak, afari-merienda, zinea…

Aste bukaera honetan bertan
Bedoñara igoko gara bertan paintball jolasean aritzeko eta aurrera
begira ere ekintza asko ditugu prestatuta. Guztien berri emango dugu
blog honetako hurrengo idatzian.

Euskararen eguneko asterako ere ekintza bereziak antolatu ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude